2012/02/22

Web 2.0ren inguruko tresna eta aplikazinoen eta gizarte sareen ikastaroa izango da martxoan

ll
Bermeoko GIZek Internet 2.0 erabiltzen ikasteko ikastaro praktikoa antolatu dau martxorako. Danatara, ordu biko bost saiok osotuko dabe ikastaroa, herriko Bit a Bit informatika akademian izango diranak. Saio honeek martxoaren 19, 21, 22, 26 eta 28an izango dira, arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Bertan, gure egunerokotasunean eta lanbidean gero eta etorkizun handiagoa daukan Web 2.0 fenomenoa, komunikazino teknologia barriak erabiltzea edo teknologi eta aplikazino horreek emoten dabezan aukera garrantzitsuak ezagutzea izango dira landuko diran gaiak.
fff
Ikastaroaren honen bitartez, Web 2.0ren inguruko tresnak eta aplikazinoak eta gizarte sareak (Linkedin, Twitter, Facebook...) erakutsi gura dira. Besteak beste, eduki honeek landuko dira:
fff
-Web 2.0 tresnak eta aplikazinoak.
-Komunikazinoa: Gmail, Skype, Twitter...
-Blogger: blogak sortu eta kudeatu.
-On line artxiboen kudeaketa: Flickr, YouTube...
-Gizarte Sareak: Linkedin, Facebook...
-Beste baliabide batzuk.
fff
Honezkero zabalik dago izen-emotea Bermeoko GIZen. Ohiko moduan, 35 urtera bitarteko bermiotarrak lehentasuna izango dabe. Plazak mugatuak dira. Prezioa: 20 euro.

2012/02/02

Erdu GIZegaz Petritegi sagardotegira!

Urteroko moduan, Bermeoko GIZek Astigarragako Petritegi sagardotegira urteera antolatu dau. Urteera hori martxoaren 24an, zapatuz, egingo da aurten. Bermeoko Lameratik arratsaldeko 6etan atarako da autobusa eta afaria Petritegi sagardotegian izango da. Afaldu ondoren, Hernanira joango dira goizaldeko 4ak arte. Bermeora goizaldeko 6ak aldera itzuliko dira.
dsncioodhsc
Urteerak 35 euro balio dau pertsonako eta izena emotea GIZen egin beharko da otsailaren 6tik martxoaren 20ra bitartean. Prezioaren barruan dagoz sagardotegiko menua eta bidaiaren gastuak. Lekuak mugatuak dira.

2012/02/01

Bermeoko Udalak herriko kultur taldeentzako dirulaguntza orokorren eta berezien deialdia argitaratu dau

Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailak herriko kultur taldeei eta bestelako persona juridikoei, 2012an zehar jai eta kultur ekintzak antolatzeko dirulaguntza bereziak emoteko deialdia argitaratu dau. Eskariak aurkezteko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik. Oinarriak, pasa dan otsailaren 16ko «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu dira. Eskabideak Berh@z bulegoan edo Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailan aurkeztu ahalko dira (Irakaskintza, 14-16).

2012. urtean dagoan kreditua ondorengoa da: 66.050 € (kultur ekintzak), 76.800 € (jaiak) eta 8.000 € (gazte ekimenak). Baldintzen artean honako honeek dagoz: egoitza Bermeon eukitea eta bere jarduera nagusiak herri honetan garatzea; irabazle asmo bakoak izatea edota Eusko Jaurlaritzako Elkarte Erregistroan sartuta egotea dagoz.

Bestalde, BAO berberean, Bermeoko kultur taldeei 2012ko dirulaguntza orokorrak emoteko erispideak argitaratu dira. Aurten egongo dan kreditua 20.000 €koa da, igezko berbera. Dirulaguntza orokor honeetarako eskaerak Kultura, Gazteria eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuaren izenean bialdu beharko dira eta udaleko erregistro orokorrean edo Gizarte eta Kultura Etxeko erregistro laguntzailean aurkeztuko dira, martxoaren 16a baino lehenago.

2012/01/31

Abizenak euskeratzeko kanpaina


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eta Bermeoko Udaleko Euskera Sailak kanpaina bat abiatu dabe, herri euskaldunetako bizilagunek beren abizenen grafia euskeraz jarri daien bultzatzeko. Kanpainaren leloa Guk abizena, zuk? da, eta UEMA osotzen daben herri danatan egingo da, Bermeo barne.
kkk
Kanpaina honen bitartez, herritarrak kontzientziatu gura dira beren euskal abizenen grafia egokitu daien eta euskeraz jarri daien: Echeverría Etxeberria bihurtuz, esate baterako.
kkk
Tramite erreza
Gaur egun tramite erreza da abizena euskeraz jartzea eta Bermeoko Bake Epaitegian bertan egin leiteke, beste inora joan barik. Bake Epaitegira jo behar da eskaria egitera eta agiri honeek eroan behar dira:
  • Nortasun Agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu).
  • Jaiotza-agiri literala (Bake Epaitegian bertan egingo deutsue, momentuan).
  • Errolda-agiria (Berhazen eskatzen da; adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu).
  • Familia-liburuaren fotokopia (ezkonduta bazagoz, edota seme-alabarik badaukazuz).
  • Seme-alaben nortasun-agiriaren fotokopia (16 urtetik gorako seme-alabak badaukazuz).

2012/01/13

Bermeoko Udalak etxe itunduetan izena emoteko epea zabaldu dau

Bermeoko Udalak Martin Deuna auzoan eraikitzen ari diran 153 etxebizitza kontzertatu edo itunduetan izena emoteko epea zabaldu dau. Etxebizitza horreek esleitzeko oinarriak pasa dan urtarrilaren 5eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu dira. Logela bateko, biko eta hiruko etxeak izango dira eta gehienez 90 metro koadroko azalera erabilgarria izango dabe. Garajeek 30 metro koadro izango dabez gehienez eta trastelekuek, barriz, 13,50 m2.
kk
Etxebizitza horreen zozketan parte hartu gura dabenek baldintza batzuk bete beharko dabez, hain zuzen be:
kk
• Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
• Etxebizitza beharra izatea.
• Erroldatuta egotea.
• Gitxieneko (9.000 €) eta gehienezko (35.000 €) diru-sarrerak.
Onuradunak esleitutako etxebizitza ohiko bizilekutzat izatea.
kk
Izen-emote epea 2012ko apirilaren 5ean amaituko da. Izen-emote hori Berh@z bulegoan egin beharko da. 
Ikusi hemen esleitzeko oinarriak eta zozketan parte hartzeko eskaera-orria.

2012/01/11

Webgune honek iragarki-taula bat izango dau martxan datorren hilean

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuaren blog honek 'Iragarki Taula' izeneko atala izango dau martxan 2012an. Horretarako, baina, ezinbestekoa da irakurleen parte-hartzea. Holan ba, gauzaren bat saldu, erosi edo trukatu gura badozu eta blog honetan agertzea gura izanez gero, mezu bat bialtzea baino ez daukazu giz@bermeo.org helbidera eta iragarki taulan jarriko dogu hilabetez, erabat dohainik. Horretaz ganera, lana eskaini edo bilatu gura badozu be hau izango da modurik errezena eta merkeena horretarako.
lll
Bialtzen dan mezuan, iragarkia (5 esaldikoa gehienez) eta hartu-emonetarako telefono bat jarri beharko da, nahitaez. Animatu eta hasi saltzen, erosten edota beharra topaten dohainik!

2012/01/09

Atara eizu Gazte-Txartel barria!

Pasa dan martxoaren 1etik aurrera martxan dago Gazte-txartel barria. Txartel barri honek ez dauka finantza zerbitzurik eta eskuratu ahal izateko ez dozu zergaitik kontu korronterik izan edota zabaldu behar kutxan. Ganera, itxura barria dauka, bere diseinu originalari esker.

Gazte-txartel barriak deskontuak, abantailak, lehiaketak, zozketak, ekitaldiak, ikuskizunak etab. eskainiko deutsuez. Bestalde, European Youth Card Association (EYCA) alkartearen barruan jarraituko dau, beraz, beste ganerako Autonomia Erkidegoetako eta Europako herrialdeetako gazte-txartelen abantailak baliatzen jarraitu ahal izango dozu.

Zelan lortu Gazte-txartel barria
Gazte-txartel barria eskuratzea oso erraza da:
kkk

  • Gazteaukera.euskadi.net web-orrian txartelaren eskaera egin.
  • Igortze-kuota ordaindu.
  • Bilbao Bizkaia Kutxa, Kutxa edo Caja Vital Kutxaren edozein bulegotan jaso (banku-erakunde horreen sukurtsal batera joatea derrigorrezkoa izango da, nahiz eta igortze-kuotaren ordainketa Internet bidez egin).
  • 2012/01/04

    Europara bidaiatuko badozu, ez ahaztu Europako Osasun Txartela

    Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia edo Suitzara bazoaz, ez ahaztu Europako Osasun Txartela. Txartela banakakoa da, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen deutso.

    Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik daukan Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horreri esker, gaur egun egiten diran tramiteak arinagotuko dira. Txartelari esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dabe Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori. Baliotasuna urte betekoa da.

    Nola eskuratu:
    -On line, Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean eskatzen badozu, etxean jasoko dozu txartela.
    -Gizarte Segurantzaren bulegoetan: Bilbon: Avda. Sabino Arana, 3 - 944 284 545 - Vicente Garamendi, 6 - 944 333 003 - Iruña, 13 - 944 478 366 - Gran Vía, 89 - 944 284 517 eta Gernikan: Juan Calzada, 89 - 946 257 107

    2011/10/07

    Martxan da Berbalagun programa

    Urtero lez, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak eta AEK eta Gotzon Garitaonaindia Euskaltegiak Berbalagun ekimena jarri dabe martxan. Berbalagunen helburua, astean behin lagunekaz alkartu eta gustuko ekintzak eginez euskeraz berba egitea da.

    Lagun taldeak zaletasun, adin eta denpora librearen arabera astean behin alkartzen dira eta talde bakotxak erabagitzen dau zer egin, noiz eta non. Ganera, bestelako jarduera batzuk be antolatzen dira: tailerrak, urteerak, ikus-entzunezko emonaldiak... Ekintza guzti horreek dohainezkoak dira.

    Euskeraz berba egin gura dauen edozeinek parte hartu ahal dau Berbalagun programan, ikasle izan edo ez, berba egiteko gogoa baino ez da behar. Euskeraz ondo berba egiten dabenentzako be bada, trebatu gura dauenagaz astean behin batuz laguntza ederra emoten baita.

    Izena emon edo informazino gehiago gura izanez gero, ondorengoak dira bideak:

    • AEK euskaltegia: 609 462 018
    • Gotzon Garitaonaindia euskaltegia: 688 651 491
    • Hizkuntza Eskolea: 94 618 70 91
    • Udaleko Euskera Saila: 94 617 91 22
    • Helbide elektronikoa: bermeoberba@gmail.com

    2011/09/06

    'Persona ezinduentzako lan aukerak sortzen' lehiaketa antolatu dau Lantegi Batuak Fundazinoak

    Eremu sozialean jarduten daben tokiko ekintzaileekaz alkarlana bultzatzeko helburuagaz, Lantegi Batuak Fundazioak “Persona Ezinduentzako Lan Aukerak Sortzen 2011” lehiaketa martxan jarri dau. Lehiaketa honen bidez, persona ezinduei zuzendutako negozio edo ekimen ideia bat daukien personek, euren proiektuak Lantegi Batuak-era eroan ahal dabez proiektu horreek errealidade bihurtzeko.

    Lehiaketa honeri ezker, Lantegi Batuak-ek edozein sektoretan garatzen diran negozio barriak martxan jartzea bilatzen dau, batez be turismoa, merkataritza, ostalaritza, teknologia barriak eta energia-eraginkortasuna sektoreetan. Bizkaian ezintasun intelektuala, fisikoa zein sentzoriala daukien personentzat zerbitzu sektorean kalidadezko lan aukera egonkorrak sortzen dabezan proiektuak lehentasuna izango dabe. EAEn bizi dan edozeinek parte hartu ahal dau lehiaketean, bakarka edo taldeka (gehienez 4 lagun talde bakotxeko).

    Eskaerak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 20ko 14:00etan amaituko da. Eskaera horreek eta eskatutako dokumentazinoa berrik@lantegi.com helbide elektronikora bialdu beharko dira, mezuaren gaian “Persona Ezinduentzako Lan Aukerak Sortzen" jarriz. Ez da onartuko paperean bialdutako eskaera eta dokumentazinorik.

    Lantegi Batuak eta persona edo talde irabazlearen arteko lankidetza hitzarmena izango da saria, saritutako negozio edo ekimena garatu eta martxan jartzeko helburuagaz. Hitzameneko alde biek zehaztuko dabez zeintzuk izango diran proiektu irabazlean bakotxak bete beharreko baldintza eta zehaztapenak, baita berorren denpora muga. Ebazpena, Lantegi Batuak-eko webgunean argitaratuko da 2012ko maiatzaren 31n.

    Lehiaketaren inguruko informazino gehiago hemen daukazue.