2025/06/19

Bermeoko GIZek kirola, euskal kultura, ingurumena eta aisialdia uztartzen dauzan jarduerak antolatu dauz uztailerako, herriko gaztetxoei zuzenduta

Bermeoko Udaleko Gazteria Sailetik euskal kultura, kirola, ingurumena eta aisialdia uztartzen dauzan udako eskaintza antolatu dau uztaileko hiru eguaztenerako, 9-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta: "Uda gaztea: Crossfit kids". Lehenengo jarduera biak goizeko ordutegian izango dira, 09:00etatik 14:30era. Azkena, ostera, egun osokoa izango da, 09:00etatik 18:00etara. Joan-etorri guztiak autobusez egingo dira, Bermeotik Muxikara eta Laidako hondartzara.

· Uztailak 9, eguaztena - Crossfit, Herri Kirolak eta Wod tailerrak (09:00-14:30).

· Uztailak 16, eguaztena - Crossfit eta hondartza garbiketa txapelketa (09:00-14:30).

· Uztailak 23, eguaztena - Crossfit, eskalada tailerra eta ginkana (09:00-18:00).

Ekintzak Muxikako Kortiñe-Maume aterpetxean eta Laidako hondartzan egingo dira Basque Cross Camp aisialdi taldearen eskutik. Hamaiketakoa zein janaria ez dagoz prezioan sartuta, beraz, ume bakotxak bere janaria eta edaria eroan beharko dauz (uztailaren 23an, egun osorako). Umeak, beti be, begirale talde baten ardurapean izango dira.

Izena emoteko epea zabalik dago. Izen-emotea GIZen egin beharko da, 10:00etatik 14:00etara, izen-emote orria betez eta dagokion prezioa ordainduz.

Goizeko jardueren prezioa 20 eurokoa da eta egun osokoarena, ostera, 30 eurokoa. Banakako jarduerak dira; beraz, batean, bitan edo hiruretan emon daiteke izena.

Bermeon erroldatutako ume zein gazteek lehentasuna izango dabe plazak esleitzerako orduan. Plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Plaza guztiak beteten badira, itxaron-zerrendea sortuko da.

Jardueren inguruko informazino gehiago gura izatekotan: tel. 688 81 99 50 (WhatsApp).

Basque Cross Camp taldeagaz erakustaldia uztailaren 1ean

Uztailaren 1ean, martitzena, herriko ume eta gaztetxoei zuzendutako doako erakustaldia egingo da Bermeoko Lameran, 18:30etik 19:30era, uztaileko jardueretan zer egingo dan jakiteko eta interesa dabenek, bertaratzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.