Bermeoko Gazteria Sailaren helburuetariko bat gazteei aukera hezigarriak eskaintzea da eta, horretarako, aisialdirako begirale ikastaroa antolatu dau 2025-2026ko ikasturterako, azken urteetako moduan. Prestakuntza honen bidez hezkuntza astialdirako hezitzaileak trebatzea nahi da eta gazteak gaitu lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.
Ikastaroa 2025eko urriaren 11n hasiko da eta 2026ko maiatzaren 9ra arte iraungo dau, 12 asteburuetan burutzeko. Izena emoteko epea zabalik dago, irailaren 30era arte (eskainitako plaza kopurua arinago beteten ez bada) GIZen. Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzura hurbildu (Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean) eta izen-emote orria bete beharko da (Dokumentua deskargatzerakoan, bete eta elektronikoki sinatzeko aukera dago).
Ikasturte osoko bederatzi asteburu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, zapatuetan (10:00-14:45/16:00-18:30). Hiru asteburu, barriz, La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 14:00etara).
Ikastaroa atal bitan banatzen da: teorikoa 150 ordu eta praktikoa 160 ordu. Derrigorrezkoa da atal biak gainditzea. Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte 2026an zehar eta 18 urte beteta izan praktikak egin ahal izateko. Ganera, DBHko titulazinoa izatea derrigorrezkoa da. Ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskeraz izango baita.
Prestakuntza amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Aisialdiko Begirale titulu ofiziala emango da. Matrikularen prezioa: 35 urte baino gutxiago duten eta Bermeon erroldatutako gazteentzat 350 eurokoa izango da, beste guztientzat aldiz, 450 euro. Matrikularen barruan aterpeko hiru asteburuak (mantenu osoa) sartuta dagoz.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan: tel. 688 81 99 50 (WhatsApp).
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.