Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak hainbat hartu-emon izaten ari da EAEko udalakaz, udal zerbitzu gehiago eskaini deieezan Gazte Txartela dabenei, euskal gazteek deskontu erakargarriak izan daiezan Europa osoko kirol- eta kultura-instalazinoetan, garraioetan eta merkataritzan.
Programaren helburua da euskal gazteei zuzendutako hainbat abantaila komertzial, jarduera, garraio, kultura, aisialdi eta kirol sustatzea, euren bizi-kalidadea hobetzen eta gizartean parte hartzea eta integratzea sustatzen laguntzeko. 2022ko Gazteen Europako Urteagaz batera sustatuko da.
2019ko abendutik aurrera, Gazte-txartela doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzak zuzenean bialtzen deutse 14 urte betetzen dabezan gazteei, eskatu behar barik. Ordutik, Gazte Txartelak, Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako agiriak, doako bidaiako laguntza-asegurua dauka, mundu osoan baliogarria dana.
Deskontuez ganera, Gazte Txartelak aterpekide-txartel modura balio dau munduan zehar banatuta dagozan 4.000 instalazinoetan. Holan, gazteek nazinoarteko sareko edozein aterpetan hartu ahalko dabe ostatu.
Gaur egun 70.000tik gora gaztek daukie Gazte-txartela. Europan homologatuta dagoan gazteentzako euskal agiri bakarra da Gazte Txartela, eta Europako Gazte Agirien (EYCA/European Youth Card Association) Alkartearen barruan dago.
Txartel barria inklusiboa —aniztasuna eta baztertutako taldeak kontuan hartzen dauz— eta jasangarria be da.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak kontsulta zerbitzua dauka 682 306 102 eta 945 01 95 11 telefonoetan eta gaztetxartela@gmail.com eta gaztetxartela@euskadi.eus helbide elektronikoetan.
Gazte-txartelak deskontu iraunkorrak (garraioak, ostatua, prestakuntza, kultura, kirolak, osasuna, turismoa, e.a.), lehiaketak eta zozketak, bidaia-asegurua, ikuskizunetarako sarrerak, teknologia eta askoz gehiago eskaintzen dau. Gazte-txartela aurkezteagaitik bakarrik, gazteei deskontuak eskaintzen deutsiezan 1.000tik gora establezimendu dagoz Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik. Ikusi hemen Euskadiko abantailak, udalerriaren edo sektorearen arabera.
- ISIC txartela eukiteko, derrigorrez izan behar da unibertsitateko ikaslea, erdi-mailako ikasketena edo eskola ofizialetakoa; hori frogatuko dauan egiaztagiria behar da. Gazte-txartela eukiteko, barriz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea, nahikoa da 14 eta 29 urte bitarteko adina izatea.
- Gazte-txartelaren epea 30 urte artekoa da, ISICena urte betekoa.
- Gazte-txartela Europarako txartela da. ISICek, barriz, mundu osoko herrialdeetan balio dau.
- Europan, orokorrean, Gazte-txartela zabalduago dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.