2018/05/22

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko “Izena duenak izana du” kanpaina martxan jarri dau Bermeoko Udalak

Euskerazko abizenak euskal grafiagaz idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazino kanpaina martxan jarri dau Bermeoko Udalak, UEMAren laguntzagaz, “munduan euskaldunek presentzia izateko”.

Bermeon oso zabalduta dagozan abizen asko idatzi daitekez euskeraz, adibidez: Atxikallende, Allika, Argiarro, Astiazaran, Etxebarria, Bulukua, Markaida, Erauzkin, Gabantxo… Helburua da euskal abizena modu ofizialean gaztelaniazko grafiaz idatzita daukanak pausua emotea eta epaitegian eskatzea aldaketa.

Aipatutako informazino-orrietan jasotzen danez, hiru pausu erraz emon behar dira abizenak euskal grafiaz idazteko. Holan, interesa daukan pertsona lehenik eta behin erregistro zibilera edo bake epaitegira joan behar da, eta abizena euskal grafiaz ipini gura dauala esan.

Emongo deutsoen eskaera orria bere datuekaz beteko dau eta honako agiri honeek eroan beharko dauz:
  • Nortasun Agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez danak gurasoena eroan behar dau).
  • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (epaitegian eskatzen da).
  • Errolda agiria (Udaletxean eskatzen da eta, adinez nagusia ez bada, gurasoena beharko dau).
  • Familia-liburuaren fotokopia (familia edo seme-alabak badaukaz).
  • Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopiak, 16 urtetik gorakoak badira.
Horretaz ganera, izena edota abizena euskeraz zelan idatzi behar dan kontsultatzeko www.euskaltzaindia.eus webgunean bilatu ahal izango da informazino osotua.

Informazino-orriak udal zerbitzuetan (Berhaz, Behargintza, Liburutegia, Gizarte eta Kultura Etxea, Musika eskola, Kiroldegia eta Euskera Saila) eta Bake Epaitegian egongo dira, eta ikastetxeetara be zabaldu dira.

Bestalde, epaitegietan egiten diran beste tramite batzuk be euskeraz egin daitekez. Holan ba, epaitegian erregistratzen diran jaiotza, ezkontza eta heriotza-inskripzinoetan, euskera erabiltzeko aukera badago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.