Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek antolatutako XII.
Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin da abenduaren 4an Busturiako BBK Klima Abenturan. Danatara, 8 proiektu aurkeztu dira, eta 7.000
euro banatu dira eskualdeko gazte ekintzaileei laguntzeko, enpresa-proiektu
barriak abian jartzeko edo martxan dagozanei bultzada emoteko.
Sariak eta
proiektu irabazleak
- Lehen
saria: ZURESKU (3.000
€ + urtebeteko doako aholkularitza zerbitzua Torrealday Aholkularitza
enpresaren eskutik)
Aiora Uriartek (18
urte, Arratzu) bultzatutako proiektuak egurrezko joko tradizionalak eta
eskulanak berreskuratu eta gaurkotzea dauka helburu. Adin guztietarako jolas
inklusiboak eskaintzen dauz, gizarte-inklusinoa, sormena eta belaunaldien arteko
hartu-emonak sustatuz. Produktuak eskuz egiten dira Arratzun, material
naturalakaz eta kalidadea lehenetsiz, eta salmenta presentziala zein online
eskaintzen da. Bere katalogoak 200 jolas baino gehiago batzen dauz.
- Bigarren
saria: GARILE (2.000 € + sei hilabeteko doako aholkularitza zerbitzua
Torrealday Aholkularitza enpresaren eskutik)
Maddi Amezagak (29
urte, Errigoiti) sortutako ekimenak gari tradizionala eta nekazaritza-kultura
berreskuratzea dauka xede, Busturialdean ingurumen-hezkuntza eta
landa-ekintzailetza uztartuz. Proiektuak agroekologia, jasangarritasuna eta
ondare kulturalaren babesa sustatzen dauz, Agenda 2030agaz lerrokatuta.
- Lehen
sektoreko ideiarik onena: EBASZ (1.000 €)
Iker Egiak (25
urte, Ajangiz) sortutako proiektuak basogintzako zerbitzu integralak eskaintzen
dauz: baso-landaketak, garbiketak, zur ateratzea, pista konponketak, mozketa
eta garraioa. Helburua da eskualdeko beharrei erantzutea, zerbitzu arin eta
fidagarriak prezio onean eskainiz.
Errigoitin
kokatutako ustiategi agroabeltzailea da, ekoizpen ekologikoan oinarritua.
Belaunaldi-errelebo arrakastatsu baten ondoren, bost gazte ganaduz osatutako
Txapelkoop kooperatibak hartu du lekukoa, abeltzaintza jasangarria eta tokiko
garapena uztartuz.
Lehiaketaren
helburua
Busturialdeko gazteen artean kultura ekintzailea
sustatzea eta enplegua sortzea da lehiaketaren xede nagusia.
Sari
banaketa eta epaimahaia
Ekitaldian parte hartu dabe Nadia Nemeh Bermeoko
alkate andreak, Ager Lejarreta Urremendi Landa Garapen Alkarteko lehendakariak eta
Ziortza Bilbao Gernika-Lumoko zinegotziak.
Epaimahaia honakoek osatu dabe: Joseba Irazabal (Gernika-Lumoko Udala, Lanbide Ekimenak), Jokin Garatea (Urremendi), Nerea Hormaetxe (Bermeoko Udala, Behargintza Enplegu Zentroa), Leire Zaballa (HAZI Bizkaia) eta Xiomara Gezuraga (IES Barrutialde).
Balorazino-erispideak izan dira: barrikuntza, balio
erantsia, originaltasuna, kalidadea eta enplegua sortzeko potentziala.