AEK-k urte birik behin antolatzen dau Korrika, eta aurton goizaldean sartuko da Busturialdera, Ispasterretik. Bermeora martxoaren 26an, goizeko 5ak aldera helduko da.Ohiko moduan, aurreko Korrika amaitu zan herrialde berean hasiko da aurtengoa: Xiberoan, hain zuzen. Atharratzek emongo deutso hasikerea Korrikari.
24. Korrikak Atharratze eta Bilbo lotuko dauz martxoaren 19tik 29ra, 460 udalerri ingurutatik igaro ostean. 11 egunean, 2.175 kilometro egingo dabez parte-hartzaileek euskeraren alde.
Lasterketa inoiz baino parte hartzaileagoa izatea aurreikusi dabe antolatzaileek: izan be, 3.436 lekuko-hartze izango dauz.
Kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da (946 464 000 - bizkaia@korrika.eus).
馃帶 Korrikaren kantua, Xiberutikan Mendebaldera: https://labur.eus/xpx9vwro
馃攳 Korrikaren bilbidea herriz herri: https://korrika.eus/eu/24korrika-ibilbidea

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.