Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) kirola, asmamena, ingurumena eta adrenalina uztartzen dauzan aisialdiko eskaintza antolatu dau iraileko lehen asterako, 9-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta. Irailaren 3ko jarduerak Bermeon izango dira eta goizeko ordutegian eskainiko dira, 10:30etik 13:00era. Irailaren 2koak eta 4koa, La Arboledan eta Otxandion izango diranak, ostera, egun osokoak izango dira, arratsaldeko 6ak arte. Joan-etorriak autobusez egingo dira, Bermeotik Zugaztietara eta Otxandiora.
· Irailak 2, martitzena - Orientazino eta ihes jokoak (scape room) La Arboledan (Zugaztieta-Trapagaran) (10:00-18:00). AZKEN PLAZA!
· Irailak 3, eguaztena - Big Paddle eta Kayak Bermeon (10:30-13:00). Plaza guztiak beteta!
· Irailak 4, eguena - Hontza Extrem zuhaitzen arteko abentura parkera (Otxandio) egun osoko urteera (09:30-18:00). Plaza guztiak beteta!
IRAILAK 2 - Orienting + Scape Room jokoak Meatzaldean (Zugaztieta-Trapagaran)
Zugaztietako meatzetan gauzatzen dan aire zabaleko ihes jokoa Siderita lortzea ez da erraza izango. Asmamena eta orientazinoa funtsezkoak izango dira meategiko lan gogorretatik ihes egiteko. Jokoak orientazinoa eta gynkanen eta ihesgelen berezko erronkak batzen dauz, historiaz eta naturaz betetako edertasun paregabeko ingurune batean. Memoria historikoak eta jokoak bat egiten daben ekintza. 8 pertsonetako taldeetan aritzekoa. Plaza kopurua: 25.
IRAILAK 3 - Big Paddle eta Kayak Bermeon
Uretako jarduera bi honeek Bermeon egingo dira eta ordu bi eta erdiko iraupena eukiko dabe. Plaza kopurua: 16.
Otxandion, Arratiako bihotzean, kokatuta dago Hontza Extrem abentura parkea. Ingurune natural pribilegiatu honek gune ezin hobea eskaintzen dau naturagaz harreman zuzena daukan emozinoz eta jarduera fisikoz betetako egun batez gozatzeko.
Urteeran zehar, gaztetxoek tirolinak daukiezan zuhaitzen arteko zirkuituez, zubi esekiez eta adin eta zailtasun maila ezbardinetara egokitutako oreka-erronkez gozatu ahal izango dabe. Hori guztia monitore espezializatuek gainbegiratuta eta beharrezko segurtasun-neurriekaz.
Esperientzia honeri esker, adrenalina askatu eta erronka pertsonalak gainditzeaz ganera, euren buruarekiko konfiantza eta taldearen barruko laguntasuna indartu ahal izango dabez. Plaza kopurua: 25.
Izen-emotea zabalik GIZen
Izen-emotea GIZen egin beharko da, abuztuaren 11tik aurrera, astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara. Bermeon erroldatutako ume zein gazteek lehentasuna izango dabe plazak esleitzerako orduan. Plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Plaza guztiak beteten badira, itxaron-zerrendea sortuko da. Egin klik hemen izena emoteko formularioa deskargatzeko.
Bermeoko ekintzen prezioa (irailak 3) 10 eurokoa da eta egun osokoena (irailak 2 eta 4) 25 eurokoa. Banakako jarduerak dira; beraz, batean, bitan edo hiruretan emon daiteke izena. Hamaiketakoa zein janaria ez dagoz prezioan sartuta, beraz, ume bakotxak bere janaria eta edaria eroan beharko dau. Umeak begirale baten ardurapean egongo dira beti.
Jardueren inguruko informazino gehiago gura izatekotan: tel. 688 81 99 50 (WhatsApp).