2026/05/29

Zabalik dago aisialdiko begiralea izateko 2026/207 ikastaroan izena emoteko epea Bermeoko GIZen


Bermeoko Gazteria Sailaren helburuetako bat gazteei aukera hezigarriak eskaintzea da eta, hori dala eta, aisialdirako begirale ikastaroa antolatu dau 2026-2027 ikasturterako, hezkuntza ez-formalean eta aisialdi hezitzailea maite daben gazteei zuzenduta. Aukera parebakoa da ume eta gazteakaz hezitzaile lanetan ibili gura dabenentzat, euskeraz eta balioetan oinarrituta.

Ikastaroak Ume eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratzea ahalbidetuko dau, Eusko Jaurlaritzeak homologatuta. Trebakuntza metodologia parte-hartzailearen bidez egingo da, tokian tokiko errealidadera egokituta eta honako balioetan oinarrituta: feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna. Helburua da aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatuko daben agente aktiboak trebatzea.

Ikastaroa 2026ko urriaren 17an hasiko da eta 2027ko apirilaren 24ra arte iraungo dau. Izena emoteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik, GIZen, eskainitako plaza kopurua arinago beteten ez bada. Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzura hurbildu (Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean) eta izen-emote orria bete beharko da.

Ikasturte osoko 9 asteburu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, zapatuetan, 10:00etatik 18:30era (ordubete eta laurdeneko atsedena bazkaltzeko). Hiru asteburu, barriz, La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 15:00etara).




Ikastaroa atal bitan banatuko da: alde teorikoa (150 ordu) eta praktikoa (160 ordu). Derrigorrezkoa da atal biak gainditzea. Ikastaroan parte-hartzeko, ikasleek 18 urte bete behar dabez 2027an zehar eta DBH titulua izan beharko dabe. Ikastaroa euskeraz izango da eta bertan parte-hartzeko euskeraz egiteko gaitasuna izatea ezinbestekoa da.

Helburu nagusiak:
  • Jentartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa lantzea.
  • Aisialdiko jarduerak planifikatu, dinamizatu eta ebaluetako autonomia eta gaitasunak lortzea.
  • Talde-lana, teknika praktikoak eta ume zein gazte kulturen ezagutzea.
  • Hausnarketa kritikoa eta sormena sustatzea.

Matrikularen prezioa 35 urte baino gitxiago daukien eta Bermeon erroldatutako gazteentzat 360 eurokoa izango da, beste guztientzat, barriz, 460 euro. Matrikularen barruan aterpeko hiru asteburuak (mantenu osoa) sartuta dagoz.

Ikastaroari buruzko informazino gehiago gura izatekotan, 94 617 91 58 telefono zenbakira deitu edo 688 81 99 50 WhatsApp zenbakira idatzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.