Global Training programa barritu egin da talentu gaztea euskal industriagaz konektatzeko!
Basque Global Industryk Global Trainingen lekukoa hartu dau, nazinoarteko esperientzia espezializatuagoa eskaintzeko, industriagaz, nazioartekotzeagaz eta Euskadiren etorkizuneko erronkakaz lotuta.
Goi mailako unibertsidade-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulua daukien eta nazinoartekotze arloko prestakuntza jaso gura daben Euskadiko 30 urte baino gitxiagoko gazteentzat. Ez galdu aukera! Parte hartu!
Ezinbestekoa da ingelesa jakitea, B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dabenentzat eta B2 unibertsidadeko titulua dabenentzat. Titulazino hori ez dabenek ingeles-azterketa bat gainditu beharko dabe.
350 gaztek eskuratuko dabez atzerrian enpresa-praktikak egiteko bekak. Beka horreen helburua da nazinoartean gazteen mugikortasuna sustatzea.
Eskariak aurkezteko epea: 2026-09-21
● Baldintzak:
✓ 2026ko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
✓ Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako ikasketak izatea.
✓ Euskadin erroldatuta egotea epea zabaltzen dan unea baino gitxienez 12 hilabete lehenagotik edo alkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
✓ Unibertsidade-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua daukan beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazinoarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian.
✓ Praktikak egingo diran enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
● Basque Global Industry bekak:
✓ Praktikek gitxienez 6 hilabete iraungo dabe eta urtebetera arte luzatu daitekez.
✓ 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza izango dozu.
✓ Aurton, prestakuntzak ikuspegi espezializatuagoa izango dau industriari eta nazinoartekotzeari laguntzeko euskal ekosistemari, industria-estrategiari, nazinoarteko marketinari, kulturen arteko negoziazinoari, enpresa-protokoloari, estiloari eta komunikazino-teknikei buruz.
✓ Hilean 1.785 euro jasoko dozuz sei hilabetez helmugako herrialdeko joan-etorriko, mantenuko eta ostatu-gastuei aurre egiteko. Horrez ganera, programak aseguru medikoa, istripuetarako asegurua eta bidaietarako asegurua emoten deutsu.
✓ Eremu geografikoa: mundu osoa.
● Beka bat online eskatzeko eskuliburua hemen

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.