Aurtongoa Global Training beken XIII. edizinoa da eta 2012. urteaz geroztik, 5.503 gaztek jaso dabe beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dagozan punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin ahal izan dabez praktika profesionalak.
445 gaztek eskuratuko dabez atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Beka horreen helburua da nazinoartean gazteen mugikortasuna sustatzea.
Eskariak aurkezteko epea irailaren 12ra artekoa da.
Aurreikuspenen arabera, 2025ko urria eta 2026ko urtarrila bitartean zehar izango da herrialde hartzaileetarako urteera.
● Baldintzak
✓ 2025eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
✓ Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako ikasketak izatea.
✓ Euskadin erroldatuta egotea epea zabaltzen dan unea baino gitxienez 12 hilabete lehenagotik edo alkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
✓ Unibertsidade-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua daukan beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazinoarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka honeetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka honeen onuradun izateagaz: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritza ganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
✓ Global Training 2025 praktikak egingo diran enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
● Global Training bekak 2025
✓ Praktikek gitxienez 6 hilabete iraungo dabe eta urtebetera arte luzatu daitekez.
✓ 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.
✓ 1.635 euroko zuzkidura gordina 6 hilabetetan honako gastu honeek estaltzeko: garraioa, ostatu- eta mantenu-gastuak eta beste gastu batzuk (adibidez bisatuak). Horrez ganera, programak aseguru medikoa, istripuetarako asegurua eta bidaietarako asegurua emoten deutsie bekadunei.
✓ Eremu geografikoa: mundu osoa.
Mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa da nazinoarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gaitasuna izatea. Hori dala eta, Eusko Jaurlaritzak 445 Global Training beka jarri dauz zeure esku eta hasikerako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia hartzen dauz.
Ezinbestekoa da ingelesa jakitea, B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dabenentzat eta B2 unibertsidadeko titulua dabenentzat. Titulazino hori ez dabenek ingeles-azterketa bat gainditu beharko dabe.445 gaztek eskuratuko dabez atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Beka horreen helburua da nazinoartean gazteen mugikortasuna sustatzea.
Eskariak aurkezteko epea irailaren 12ra artekoa da.
Aurreikuspenen arabera, 2025ko urria eta 2026ko urtarrila bitartean zehar izango da herrialde hartzaileetarako urteera.
● Baldintzak
✓ 2025eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
✓ Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako ikasketak izatea.
✓ Euskadin erroldatuta egotea epea zabaltzen dan unea baino gitxienez 12 hilabete lehenagotik edo alkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
✓ Unibertsidade-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua daukan beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazinoarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka honeetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka honeen onuradun izateagaz: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritza ganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
✓ Global Training 2025 praktikak egingo diran enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
● Global Training bekak 2025
✓ Praktikek gitxienez 6 hilabete iraungo dabe eta urtebetera arte luzatu daitekez.
✓ 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.
✓ 1.635 euroko zuzkidura gordina 6 hilabetetan honako gastu honeek estaltzeko: garraioa, ostatu- eta mantenu-gastuak eta beste gastu batzuk (adibidez bisatuak). Horrez ganera, programak aseguru medikoa, istripuetarako asegurua eta bidaietarako asegurua emoten deutsie bekadunei.
✓ Eremu geografikoa: mundu osoa.
Programak zazpi erakunde laguntzaileren kudeaketa eta tutoretza dauka:
- Ikaslan – AFM
- Novia Salcedo Fundazioa
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Garapen – Donostiako Sustapena
- Eusko Ganberak
- Confebask – ADEGI – Txorierri – HETEL
- Mondragon Unibertsitatea – Deustuko Unibertsitatea
Izena emoteko prozeduran, eskatzaile bakotxak beken baterako eskaintza eta erakunde laguntzaileen webguneak kontsultatu behar dauz eta gehien interesaten jakon erakundea aukeratu. Inskripzinoa egin ostean, aukeratutako erakundeak inskripzino- eta hautaketa-prozesuan emondako jarraibideak bete behar dira.
Global Training beka-programa Basque Trade & Investment (Nazinoartekotzearen Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizino energetiko eta Jasangarritasun sailaren ekimena da. Programak zazpi erakunde laguntzaile daukaz, eta horreek kudeatuko dabez bekak, eskaintza-aniztasun handiagoa eta irismen handiagoa bermatzeko. Kontsultatu hemen beken eskaintza bateratua.
Get ready, Be more, Be global!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.