2025/10/20

Bermeoko gaztetxoek Bilboko Ilusinoen Museoan ospatuko dabe Gau Baltza datorren azaroaren 2an


Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak urteera berezia antolatu dau azaroaren 2rako, domeka, herriko 10 urtetik gorako gaztetxoentzat. Txangoa Bilboko Ilusinoen Museora izango da, Halloween edo Gau Baltza ospatzeko. Jarduera honek dibertsinoa, ikaskuntza eta misterioa batzen dauz, ingurune interaktibo eta harrigarri batean.

Aurton zabaldu dan Bilboko Ilusinoen Museoa ez da isilean ikusten diran artelanak daukazan museo "tradizional" bat, publikoa erakusketen parte dan espazio parte-hartzaile bat baino. Azpiegitura barruan dagoana ikutzeko, aztertzeko eta argazkiak atarateko pentsatuta dago. Leloa "Ezer ez da dirudiena" da.

Helburua dibertsinoa eta ikaskuntza konbinatzea da, garunak ikusmen-, espazio- eta perspektiba seinaleak zelan interpretatzen (eta batzuetan engainatzen) dauzan erakutsiz. Entretenimenduaz ganera, museoak honakoak bilatzen dauz:
  • Optikaren, psikologiaren eta ikusmen-pertzepzinoaren printzipioak azaltzea.
  • Jakin-min zientifikoa eta pentsamendu kritikoa sustatzea.
Urteeraren zehaztasunak

馃殞 Joan-etorria autobusez egingo da, monitoreek lagunduta.
馃搮 Data: Azaroak 2, domeka
馃晵 Ordutegia: 16:00 – 21:00
Prezioa: 25 €

馃馃徎‍♂️ Halloween jarduera bereziak:

  • 馃巸 Museoa bisitatu (17:00-18:00)
  • 馃懞 Maskara tailerra
  • 馃И Laborategi misteriotsua (slime + sorpresak)
  • 馃摳 Photocall “Happy Halloween”
  • 馃暫 Jokoak + Errealitate Birtuala (Thriller dantzatu!)

馃巵 Parte-hartzaile bakoitzak Halloween poltsa berezi bat jasoko dau: gozokiak, oroigarriak eta deskontuak. Mozorrotuta etortzea gomendatzen da!

馃憠馃徏 Izen-emotea zabalik dago GIZen, plaza kopurua bete arte.

Eskainitako plaza kopurua mugatua da (24 plaza). Plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Ume edo gazte bakotxeko eskaera bat bete beharko da.

Izena emoteko epean itxaron-zerrenda bat osotuko da, plaza libreak edo azken orduko bajak geratuz gero.

馃摓 INFO + 688 819 950 (WhatsApp)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.