Lehiaketaren helburuak, besteak beste, Busturialdean kultura ekintzailea sustatzea, komertzialki bideragarriak diran zerbitzu eta produktuak garatze aldera; enplegua eta aberastasuna sortzea Busturialdean eta eskualdeko ekonomiaren garapena bultzatzea eta sustatzea dira.
Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dabe, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badagoz eta negozio-ideia eta jarduteko gaitasun osoa badaukie, eta enpresa-ideia (enpresa edo ekoizpen-gunea) Busturialdean badago. Zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitekez, edo 2024an edo 2025ean sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dabe.
Epaimahaiak jarraian adierazotako erispide, meritu eta elementuak baloratuko dauz aurkeztutako proiektuetan:
1. Ideiaren originaltasuna eta barrikuntza maila: balio erantsia eukitea edota originala izatea.
2. Talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dauzan gaitasunak.
3. Enplegua sortzeko aukera eta horreen kalidadea.
4. Negozioaren potentziala, garapen maila eta Busturialdean gauzatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa.
5. Eskura dagozan baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta proiektuaren gizarte-erantzukizuna.
6. Gizarte-eragina.
Belaunaldi erreleboa sarituko dauen 1.000 euroko saria banatuko da aurton
Lau sari honeek emongo dira:
- 1. saria: 3.000 € + Urtebeterako aholkularitza zerbitzua (Torrealday Aholkularitzak emondakoa).
- 2. saria: 2.000 € + Sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua (Torrealday Aholkularitzak emondakoa).
- Lehen sektoreagaz lotutako ideia onena: 1.000 € (Aurreko sarietakoren bat jaso ez badau).
- Errelebo enpresarialaren sari berezia: 1.000 € (Aurreko sarietakoren bat jaso ez badau).
Lehiaketan parte hartu gura dabenek azaroaren 7ko 14:00ak arteko epea dabe euren proposamenak aurkezteko. Sariak abenduaren 4an banatuko dira, Busturiko BBK Urdaibain.
Kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak eta izen-emote orriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.