Bermeoko Udalak martxan jarri dau 2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak iragarriko dauzan kartela aukeratzeko lehiaketea. Lanak aurkezteko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik eta herritarrek finalisten artean botoa emoteko aukerea izango dabe.
Lehiaketako gaia Bermeoko jaiak izango dira eta kartelak herriaren izaerea islatu beharko dau: jai herrikoiak eta herritarrentzat, parte- hartzaileak, sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak.
Lehiaketan edozein persona fisikok parte hartu ahal izango dau. Kartelak 50 x 70 zentimetroko neurriak izan beharko dauz, formatu bertikalean, eta nahi beste kolore eta teknika erabili ahal izango dira.
Lanak modu bitan aurkeztu daitekez: PDF formatuan (bereizmen handikoa) edo euskarri gogorrean, beti be N-292 inprimakia beteta.
Adimen artifiziala erabili bada, egileak horren barri emon beharko dau aurkezpenean. Lanak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 26ko atsaldeko 14:00etan amaituko da. Lanak Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoan edo Berhazen (08:00–14:30) aurkeztu ahal izango dira.
Kartelak testu hau jaso beharko dau: Bermeoko jaiak 2026 - Irailaren 7tik 16ra.
Epaimahaian 9 kide izango dira emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuari eutsiz. Proposamenak honako erispideen arabera baloratuko dira: estetikea, Bermeoren izaerea islatzea, balioak eta originaltasuna. Balorazinoan, gizakiek egindako lanak lehenetsiko dira adimen artifizialaren bidez egindakoen aurretik.
Epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertuko dauz eta puntuazinorik handiena lortzen dabenen artean finalistak aukeratuko dauz. Ostean, bermeotarrek finalisten artean botoa emon ahal izango dabe 2026ko uztailaren 1etik 10era arte (14:00). Botoa emon leikie Bermeoko Udalaren webguneko Esaizu plataforman edo Gizarte eta Kultura Etxean, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:15era, astelehenetik barikura.
Botoen balioa honakoa izango da: %70 aurrez aurrekoa eta %30 online. Persona bakotxak boto bakarra emon ahal izango dau.
Sari bakarra egongo da, 600 eurokoa. Irabazlea uztailaren 13an jakinarazoko da.
Informazino gehiago hemen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.