2026/05/05

23 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteek maiatzaren 12tik aurrera eskatu ahal izango dabez EMANTZIPA laguntzak

 

Emantzipatu? Orain errazago!

EMANTZIPA Eusko Jaurlaritzaren laguntza da, 23 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazinoa bultzatzeko.

Onuradun bakotxak 300 euro jasoko dauz hilean, gehienez be 24 hilabetez, betibe ezarritako baldintzak beteten jarraitzen badau. Dirulaguntza hori jaso ahal izango dabe urtean 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak daukiezan gazteek, edo 36.500 eurora arteko diru-sarrerak daukiezanek, baldin eta ezkontideagaz edo izatezko bikotekideagaz batera ordaintzen badabe.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12tik azaroaren 30era arte izango da, biak barne.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.