Aurtongo Auzolandegiak gazte boluntariotzako udako programan izena emoteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
Izena emoteko baldintzak:
• EAEko udalerri baten erroldatuta egon behar da.
• Erkidegotik kanpoko jenteak, ganera, bizileku-baimena izan behar dau.
• 14 eta 30 urte bitarteko adina euki behar da, baina auzolandegi bakotxak bere adin‑tarte zehatza dau:
- Euskadiko auzolandegiak: 14–26 urte
- Aniztasun funtzionala daben gazteentzakoak: 14–30 urte
• Auzolandegia hasten dan momentuan adierazotako adina euki behar da, eta adin‑tarte horren barruan egon behar da egonaldi guztian zehar. Hasikeran, 14 urte eginda daukiezan 13 urtekoak be apuntatu daitekez.
• Nazinoarteko auzolandegietan mundu osoko gazteek parte hartu leikie, baina:
- Ingelesez ondo moldatzea beharrezkoa da.
- Batzuetan beste hizkuntza bat izan daiteke lan‑hizkuntza (frantsesa, alemana…).
- Holako auzolandegiak atzerrian ez ezik, Euskadin eta beste erkidego batzuetan be badagoz.
• Umeekaz lan egitea eskatzen daben auzolandegietan, derrigorrezkoa da Sexu Delitugileen Erregistro Zentraleko agiria aurkeztea.
• Ezingo dabe izena emon azken hiru deialdietatik baten plaza lortu baina gero auzolandegira joan ez diran personek.
Salbuespena: Gazteria Zuzendaritzari sasoiz plazari uko egin eutsienak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.