Apirilaren 18an, zapatua, 10:30etik 14:00etara, DBHko 4. maila eta Batxilergoa ikasten ari diran seme-alabak daukiezan Busturialdeko familiei zuzendutako ikasketa- eta lanbide-orientazinoko jardunaldia egingo da Bermeoko Artza frontoian, seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzeko prozesuari buruzko informazino praktikoa emoteko.
Jardunaldiaren helburua, ikasleen etorkizun akademiko eta profesionalean laguntzea da. Hain zuzen be, prestakuntza-programek eskaintzen dabezan lan-urtenbideetan orientatzea. Holan ba, eskualdeko familiei euren seme-alabei laguntzeko elementuak eskainiko jakez, hain zuzen:
✅ Prestakuntza‑eskaintzaren aurkezpena.
✅ Orientazino praktikoa.
✅ Unibertsidadea eta Lanbide Heziketa (erdi eta goi maila).
✅ Urteera profesionalak.
📅 Apirilak 18, zapatua
⏰ 10:30etik 14:00etara
📍 Bermeoko Artza frontoian
ℹ️ INFO+ www.gaztedibusturialdea.eus

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.