Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketaren barritasunak aurkeztu dauz. Eskaintza 74.963 plazakoa da, hau da, aurreko ikasturtean baino 7.920 plaza gehiago, Euskadi osoko 184 ikastetxetan banatuta, Eusko Jaurlaritzak herrialdeko eraldaketa ekonomiko eta sozialaren zutabe estrategiko moduan ezarritako apustuan.
- Maiatzaren 4an zabaldu da aurrematrikula Euskadiko 184 ikastetxeetan.
- Lehen aldiz, plazen %50 emakumeentzat gordeko dira zikloetarako sarbide-kuota guztietan, Lanbide Heziketan genero-bardintasuna bultzatzeko.
- Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen %90 ikasketak amaitu ostean zuzenean sartzen dira lan-merkatura.
Eskaerak aurkezteko epea gaurtik (maiatzak 4) eta maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Eskaerak hiru modutan aurkeztu daitekez: online ikasgunea.euskadi.eus bidez, presentzialki Lanbide Heziketako ikastetxeetan bertan, edo ZUZENEAN zerbitzuaren bidez.
Hezkuntza Sailak gomendatzen dau lehentasun-ordenean gitxienez hamar aukera adierazotea, plaza lortzeko aukerak maximizatzeko.
PROZESUAREN EGUTEGIA:
- Maiatzaren 4tik 22ra: eskaeren aurkezpena.
- Uztailak 6: behin-behineko zerrendak argitaratzea.
- Uztailaren 9ra arte (12:00ak arte): erreklamatzeko epea.
- Uztailaren 13an: behin-betiko zerrendak argitaratzea.
- Matrikula arrunta: uztailaren 13tik 22ra (hiru fasetan).
- Matrikula berezia: uztailaren 23tik 24ra eta irailaren 1etik urriaren 16ra.
INFO+ hemen

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.