2026/04/30

Maiatzean 'Tik-Tak-Tok Astea' programa emongo da herriko ikastetxeetan, pantailen erabileraren inguruko prebentzinoa indartzeko


Bermeoko ikastetxe guztiek Tik-Tak-Tok Astea hartuko dabe maiatzean, pantailen erabilera egoki eta arduratsuaren inguruko prebentzino-lana indartzeko helburuagaz. Ekimena herriko hiru ikastetxeetan garatuko da, eta LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleekaz egingo diran tailer praktikoen bidez landuko da, besteak beste, teknologiarekiko harremana.

Programaren ardatza pantailen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da, ikuspegi kritiko eta kontziente batetik. Horretarako, saioak metodologia parte-hartzaileetan oinarrituko dira, dinamika interaktiboak eta ikaskuntza dialogikoa uztartuz. Tailerretan sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera aztertuko da, eta, era berean, ziberjazarpenaren (ciberbullying) prebentzioan jarriko da arreta.

Horrela antolatuko da maiatza:

  • Maiatzak 4–8: Sagrado Corazon Ikastetxea
  • Maiatzak 11–15: Eleizalde Ikastola
  • Maiatzak 18–22: Bermeoko Herri Eskola

Ekimen honek jarraipena ematen deutso 2024-2025 ikasturtean egindako esperientzia pilotuari, Bermeoko Herri Eskolan gauzatu baitzan lehen aldiz, Familia Elkartearen eta Bermeoko Udalaren alkarlanari esker. Orduko emaitza positiboek bultzatuta, ikusturte honetan programa zabaldu eta sendotu egin da.

Tik-Tak-Tok izenak berak proiektuaren funtsa laburbiltzen dau: gazteen artean oso hedatuta dagoan TikTok plataformari egiten deutso erreferentzia, baina baita denporaren kudeaketari (“tik-tak” soinua) eta teknologia barriei (TIC/IKT) be. Hiru elementu horreen arteko loturak pantailen erabileraren inguruko kontzientziazioa indartu gura dau.

Programa Adikzinoen Prebentzinorako teknikariak eta kale hezitzaileak gidatuko dabe, eta Bermeoko Adikzinoen Prebentzinorako Tokiko Planaren barruan kokatzen da. Helburua da prebentzinoa eta hezkuntza uztartzea, eguneroko ohituretan eragin positiboa izan dezaketen tresnak eskainiz.

Informazino gehiago jasotzeko edo harremanetan jarteko:

 Bermeoko Adikzinoen Prebentzinorako Zerbitzua

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.