2025/12/01

Bermeoko Gazte Informazino Zerbitzuak (GIZ) aisialdiko eskaintza zabala antolatu dau Gabonetarako, udalerriko gaztetxoei zuzenduta

Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak, urtero moduan, herriko 8 urtetik gorako gazteentzat aisialdirako jarduerak antolatu dauz aurtengo gabonetarako. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, barikuak biak, urteera bereziak izango dira; abenduaren 26an, Derion kokatutako JumpYard aisialdi gunera [PLAZA GUZTIAK BETETA] eta 2026ko urtarrilaren 2an, barriz, Basauriko KNS Abentura parkera.

Abenduaren 29 eta 30ean, aldiz, Gabonetako 'Zurekin' Gazte Campusa ospatuko da Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Egun biko campus honetan, parte-hartzaileek herri kirolen eta euskal kulturaren balioak praktikaren bidez landuko dabez, alkar ezagutu eta talde giroa sendotuz. Lehen egunean, euskal kirol tradizionalak esperimentatuko dabez, eta bigarrenean musika, sormena eta euskeraren erabilera. ZUREKIN proiektuagaz lotuta, parte-hartzaileen inplikazinoa, zaintza eta alkarlan aktiboa bultzatuko dira. Helburua izango da talde kohesioa handitzea, ondo pasatzea eta gure kulturagaz konektatzea.

Abenduko zein urtarrileko urteerak autobusez egingo dira eta umeak begirale talde baten ardurapean egongo dira beti, azkeneko urteeren moduan.


馃敼 JUMPYARD eta KNS AISIALDI ETA ABENTURA PARKEETARA URTEERAK

▪️ Abenduak 26, barikua: JumpYard - Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara. [PLAZA GUZTIAK BETETA]

▪️ Urtarrilak 2, barikua: KNS Abentura parkea - Ordutegia: 10:00etatik 14:30era.

馃殞 Joan-etorriak autobusez egingo dira. Umeak begirale talde baten ardurapean egongo dira beti.

馃懇馃徏‍馃‍馃懆馃徎 Adina: 10-14 urtekoak (2011-2015ean jaiotakoak).


馃敼 GABONETAKO ZUREKIN GAZTE CAMPUSA

▪️ Abenduak 29 eta 30, astelehena eta martitzena, Gizarte eta Kultura Etxean, 10:00etatik 14:00etara.

JARDUERAK

▪️ Abenduak 29, astelehena: Herri Kirolak (Zaku lasterketa, txinga lasterketa, soka-tira, lokotx bilketa...)

▪️ Abenduak 30, martitzena: Euskal kultura eta musika (Euskerazko kanta bat sortu IA-ren bidez, musika-jokoak...)

馃懇馃徏‍馃‍馃懆馃徎 Adina: 8-12 urtekoak (2013-2017an jaiotakoak)


OHARRAK:

馃 Hamaiketakoa: ume bakotxak bere janaria eta edaria eroan beharko dau.

馃摑 Aurrez-aurreko izen-emotea abenduaren 4tik aurrera, GIZen. Plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Bermeon erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. Plaza guztiak beteten badira, itxaron-zerrenda sortuko da. Banakako jarduerak dira; beraz, batean, bitan edo hiruretan emon daiteke izena. Jarduera bakoitzaren prezioa 25 eurokoa da. Ordainketa eskuz egingo da izen-emoteagaz batera.

Eskainitako plaza kopurua mugatua da jarduera guztietan (25 plaza jarduera bakoitzeko). Plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Ume edo gazte bakotxeko eskaera bat bete beharko da.

Izena emoteko epean itxaron-zerrenda bat osotuko da, plaza libreak edo azken orduko bajak geratuz gero.

馃摬 INFO+ 688 81 99 50 (WhatsApp)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.