Azaroak 20: Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazinoarteko EgunaUmeen eta nerabeen eskubide nagusiak honakoak dira:
- Nortasuna: Adinbako guztiek izen bat, nazionalidadea, euren hizkuntzan berba egiteko eskubidea eta norberaren ideien, sinesmenen eta erlijioaren araberako bizimodua izateko eskubidea daukie.
- Familia: Maitatu eta bizitzan orientatuko dauen familia bat eukiteko eskubidea daukie, baita, euren ongizatearen kontra ez bada, familiatik ez bananduak izatekoa be.
- Osasuna: Adinbako guztiek gaixotasunetik babestuak egoteko eta behar dabenean arreta medikoa jasotzeko eskubidea daukie.
- Hezkuntza: Euren nortasuna eta gaitasunak garatzen lagunduko dauen heziketa jasotzeko eskubidea daukie.
- Parte-hartzea: Adinbako guztiek informazino egokia jasotzeko, euren eritxia emoteko eta eritxi hori eurei jagokezan gaietan kontuan hartua izateko eskubidea daukie.
- Bardintasuna: Urritasunen bat daukien adinbakoek ganerako umeek daukiezan eskubide berberak dabez, eta horregaitik arreta berezia jasotzeko eskubidea daukie.
- Jolasa, artea eta kultura: Jolaserako eta jarduera artistiko zein kulturaletarako espazio eta denpora egokiak izateko eskubidea daukie.
- Ongizatea: Duintasunez bizitzeko beharrezkoak diran baliabideak izateko eskubidea daukie, baita euren gurasoek Gizarte Segurantzaren babesa jasotzekoa be.
- Babesa: Adinbakoek euren intimidadea, gorputza eta sentimenduak babestuak izateko eskubidea daukie.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.