Peter Roberts aktore komikoa Mimarte, arte para la prevención izeneko egitasmoaren saio bietako bat emotera etorriko da Bermeoko Nestor Basterretxea aretora, ekainaren 18an. Bermeoko Institutuko DBH2ko ikasleei zuzendutako saioa izango da ekainekoa eta, urriaren 2an, bigarren saioa eskainiko dau, Sagrado Corazon eta Eleizalde ikastolako DBH2ko ikasleei zuzenduta. Mimarte, antzerkiaren eta mimoaren bidez, nerabeen alkohol eta droga kontsumoaren prebentzinoan laguntzen dauen programa da.
Mimarte proiektuaren konpromisoa kontsumo-ohiturei buruzko hausnarketa sustatzean, arriskuei buruz ohartarazotean, DBHko ikasleei horreek identifikatzen laguntzean eta kontsumoaren ondorio sozial eta pertsonalei buruz informatzean datza.
Proiektua sortu zanetik, Euskal Herriko 66.000 ikaslek baino gehiagok hartu dabe parte ekimenean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.