2026/03/11

Bilboko 025 REACTION teknologiazko eta akzinozko jolas-zentro barrira urteera izango da Aste Santuan, gaztetxoei zuzenduta


Bermeoko GIZek urteera berezia antolatu dau Aste Santurako, apirilaren 11rako (zapatua), herriko 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Txangoa 025 REACTION teknologiazko eta akzinozko jolas-gune barrira izango da. Jarduera honek dibertsinoa, abilezia eta kirola batzen dauz. Danatara, 25 plaza eskainiko dira.

025 Reaction Bilbon dagoan teknologiazko eta akzinozko jolas-gune barritzailea da, Euskadiko mota honetako lehena, 2025eko azaroan zabaldutakoa. Esperientzia murgiltzaile bat eskaintzen dau, non gaztetxoek erronka fisiko eta mentalak gainditu behar dabezan LED argiz betetako geletan.

Jolasak eta Erronkak
Zentroak 6 gela ezbardin daukaz, bakotxa erronka berezi bategaz:
  • Lava: "Lurzorua laba da" jolas klasikoa bertsino futuristan; baldosa urdinak zapaldu eta gorriak saihestu behar dira.
  • Laser: Espioien estiloko laberintoa, laser izpiak ikutu barik igaro behar dana.
  • Squid: "Ezkutaketa" eta kolore erronkak konbinatzen dauz, detektatua izatea saihestuz.
  • Cliff: Eskalada interaktiboa. Argi urdinak itzali behar diran hormatik jausi barik.
  • Push: Memoria eta abiadura proban jartzen dauzan botoi jokoa.
  • Control: Bideojoko klasikoetan (Tetris edo Pac-Man) oinarritutako erronka interaktiboak.

Urteeraren zehaztasunak

🚌 Joan-etorria autobusez egingo da, monitoreek lagunduta.
📅 Data: Apirilak 11, zapatua. 🕒 Ordutegia: 16:00 – 20:00
👩🏼‍🤝‍👨🏻 Adina: 10-14 urtekoak (2012-2016an jaiotakoak).
🥖 Askaria: ume bakotxak bere merienda eroan beharko dau.

Izen-emotea aurrez-aurre egingo da, GIZen, martxoaren 24tik 31ra arte. Izen-emotea aurrez aurre egin beharko da GIZen, martxoaren 24tik 31ra, jendaurreko ordutegian. Ume edo gazte bakotxeko eskaera bat bete beharko da. Bermeon erroldatutakoek lehentasuna izango dabe.

Plazen esleipena: Plazak esleitzeko zozketa egingo da. Zozketak emongo dau eskainitako plazak adjudikatzeko hurrenkerea. Plazarik lortzen ez daben pertsonak itxarote-zerrendan sartuko dira, zozketaren hurrenkera berean. Itxarote-zerrenda hori hurrenkera horretan plazak adjudikatzeko erabiliko da.

Prezioa: 25 euro.

ℹ️ 688 819 950 (WhatsApp)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.