ESCAPE ROOM: Seuss Doktorearen Bahiketa
Seuss doktoreak mundua hankaz gora ipiniko leukeen aurkikuntza bat egin ostean, desagertu egin da eta zeu zara misterioa argitu behar dauan detektibea!
Zuk eta zure lagunek topatu behar dozue nortzuk bahitu daben, denpora amaitu aurretik! Lagunduko deuskuzu misterioa argitzen?
Ondo pasatu, barre egin, tentsino apur bat bizi… eta, batez be, esperientzia ahaztezina bizi!
Noiz? Martxoak 14, zapatua - 17:00-18:00 eta 18:15-19:15 (txanda bi, 4-6 pertsonako talde bi txanda bakotxean)
Adina: 10-14 urtekoak (2012-2016an jaiotakoak).
Izen-emotea: GIZen, martxoaren 2tik 6ra edo plaza kopurua bete arte. Plaza kopuru mugatua.
Prezioa: 5 euro.
OHARRAK:
- Plazak esleitzeko, zozketa egingo da. Zozketak emongo dau eskainitako plazak adjudikatzeko hurrenkerea. Plazarik lortzen ez daben pertsonak itxarote-zerrendan sartuko dira, zozketaren hurrenkera berean. Itxarote-zerrenda hori hurrenkera horretan plazak adjudikatzeko erabiliko da.
- Bermeon erroldatutakoek lehentasuna izango dabe.
INFO+ 688 819 950 (WhatsApp) - 946179158 - giz@bermeo.eus

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.