2026/04/29

Maiatzaren 22ra artekoa izango da Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan aurrematrikula egiteko epea


Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan aurre-matrikula egiteko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik, gura daben herriko gazteek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko.

2026/2027 ikasturtean Bermeoko Oinarrizko LHko Udal Institutuan eskainiko diran zikloak honako honeek izango dira: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Ibilgailuen ElektromekanikaZiklo horreek ikasturte biko iraupena daukie eta epealdi horren barruan enpresetako praktikak egiten dira, bigarren ikasturtean.

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:

15 eta 17 urte bitartekoek ondokoa aurkeztu behar dabe:

• Ikaslearen nortasuna eta adina egiaztatzen dauzan agiria.
• Gurasoen edo tutoreen nortasunak egiaztatzen dabezan agiriak.
• Familiaren erroldatze-agiria.

17 urterik gorakoak ondokoa aurkeztu behar dabe:
• Ikaslearen identidadea eta adina egiaztatzen dauen dokumentua.

Oinarrizko mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak:
  1. DBHko ikasketak egiten ari diran ikasleek baldintza bi bete behar dabez:
  • 15 urte beteak izatea, edo jagokon urte naturalaren barruan betetea.
  • Gitxienez, DBHko bigarren kurtsoa egiten edo eginda izatea.

      2. Era berean, eskabidea egiteko aukera izango dabe:
  • Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diran gazteak, baldin eta 15 urte badaukiez edo urte naturalean beteten badabez.
  • 17 urtetik gorakoek, baldin eta Lanbide Heziketako titutulurik ez badaukie edo bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu barik badaukiez.
Heziketa arautua
Bermeoko Oinarrizko LHko Udal Institutuan eskaintzen dan heziketa arautua da, balio akademikoa eta profesionala dauka (Lanbide Heziketako Lanbide Kualifikazinoen katalogoaren barruan sartuta dago) eta Espainia osorako balio dau. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortzen daben ikasleek Erdi Mailako zikloetan matrikulatu daitekez zuzenean, euren ikasketakaz jarraitzeko edota lan munduan sartzeko helburuagaz.

Azpimarratzekoa da derrigorrezkoa dala aurrematrikula egitea gero matrikula egin ahal izateko. Izen-emotea Bermeoko Oinarrizko LHko Udal Institutuan bertan egin behar da (Atalde 8), 9:00etatik 14:00etara. Informazino gehiago gura izanez gero, 946179175 telefono zenbakira deitu edo 688629102 WhatsApp zenbakira mezua bialdu behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.