2026/03/09

Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Udalekuak 2026' kanpainan izena emoteko epea martxoaren 18ko 13:30ak arte egongo da zabalik


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek alkarregaz antolatu dabe aurton be 2026ko 'Udalekuak' programa, 7 eta 13 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutakoa. Programa honetan parte hartzen dabenek aukera ezin hobea dabe aisialdiko jarduera hezitzaileez gozatzeko.

Uztailaren 1etik 29ra bitartean garatuko da kanpaina, 7 eguneko egonaldietan. Prezioa 146 €-koa da. Prezio horretan sartzen dira ostatua, gosaria, bazkaria, askaria eta afaria, dinamizazino zerbitzua, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua eta joan-etorriko garraioa jatorrizko lekutik. Hobariak egongo dira familia ugarientzat eta gizarte laguntzak jasotzen dabezan familientzat.

Udalekuetan, 2013. urtetik 2019ra arte (biak barne) jaiotako ume eta gaztetxoek (7-13 urte) parte hartu ahal izango dabe, adin-tarte honeetan banatuta:

  • 2018an edo 2019an jaiotakoak (7-8 urte).
  • 2015, 2016 edo 2017an jaiotakoak (9-11 urte).
  • 2013 edo 2014an jaiotakoak (12-13 urte).
Udalekuak kanpaina hiru lurralde historikoetan banatutako 15 instalazinotan egingo da. Bizkaian, zazpitan: La Arboledan, Gorlizen, Lurraskan, Meakaurren, Legasan, eta ondino zehaztu barik dagozan leku bitan (Durangalde eta Arratia-Nerbioi eskualdean eta Lea Artibai eskualdean). Gipuzkoan, Orioko Txurruka aterpetxean, Zarautzen, Juan Sebastián Elkanon (Hondarribia), eta zehaztu barik dagozan beste kokaleku bitan. Araban hiru lekutan:  Zuhatzan, Barrian (Barria-Narbaiza) eta Espejon.

Epeak eta eskabideak
Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 18ko 13:30era arte egongo da zabalik. Eskabidea egin ahal izateko, beharrezkoa da identifikazino elektronikoko bitartekoren bat izatea: Bak, BakQ, NAN digitala edo beste ziurtagiri digital bat. Eskaerak gehienez hiru parte-hartzaileko taldeetan aurkeztu ahal izango dira.

Zozketa 
Plazen zozketa apirilaren 20an egingo da. Zozketak emongo dau eskainitako plazak adjudikatzeko hurrenkera. Plazarik lortzen ez dabenek itxarote-zerrendan sartuko dira, zozketaren hurrenkera berean. Itxarote-zerrenda hori hurrenkera horretan plazak adjudikatzeko erabiliko da.

Plazen %5a premia bereziak daukiezan gaztetxoentzat gordeko da.

ℹ️ INFO+
☎️ 946 083 360 eta 944 068 000
📧 udako.kanpainak@bizkaia.eus

Udalekuen helburu nagusia da neska-mutilei alkarbizitzarako jolas-gune bat eskaintzea, euren autonomia personala sendotzeko. Filosofia horregaz, Udalekuen edizino barri honek honako helburu honeek daukaz: oporraldien gozamena erraztea; autonomia eta bizikidetza erraztea; aisialdi hezitzailea bultzatzea; ingurune naturalera hurbiltzea eta ingurumenarekiko errespetua erraztea; aisialdiko jardueretan euskera komunikazino-hizkuntza lez erabili daian sustatzea; eremu bakotxeko ohiturak eta baliabide kulturalak ezagutarazotea; eguneroko bizikidetzan laguntasuna eta alkartasuna bultzatzea, besteak beste; eta genero-estereotipoak eta -rolak zalantzan jartzen dabezan bardintasunezko eta errespetuzko jarduerak bultzatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.