2021/07/05

Aisialdiko begiralea izateko ikastaro trinkoa antolatu dau GIZek eta izen-emotea zabalik dago gehienezko plaza kopurua bete arte

Datorren ikasturtera begira, aisialdiko begirale ikastaro trinkoa antolatu dau Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ), Gaztetxo Eskolagaz batera. Ikastaroa ikasturte bakarrean emongo da, urriaren 16tik 2022ko apirilaren 10era arte, 12 asteburutan banatuta. Izen-emotea urriaren 7ra arte edo eskainitako gehienezko plaza kopurua (20) bete arte egongo da zabalik, GIZen (Gizarte eta Kultura Etxea). Deskargatu izen-emote orria hemen.

Eskolak, bariku atsaldeetan (18:30-21:00) eta zapatuetan (10:00-14:45/16:00-18:30) izango dira, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. COVID19-agaitik, datorren ikasturtean barriro be Alarma Egoeran sartuko bagina, ordu kopuruen %30 bide telematikoen bidez gauzatuko litzateke, beti be, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren oneritxia izanda. Kasu bietan, derrigorrezkoa izango da 12 saioak egitea. Baten batera falta izanez gero, galdutako saioa(k) datorren ikasturtean errekuperatu beharko d(ir)a.

Titulazino ofiziala
Ikastaroaren atal teorikoak 150 orduko iraupena izango dau. Atal hori amaitu ostean, ikasleek memoria teorikoa entregatu beharko dabe. Ondoren, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dabez, beti Gaztetxo Eskolak ipinitako epearen barruan edo Eusko Jaurlaritzak titulazinoa ofiziala lortzeko muga bezala ezarritako epearen barruan. Praktika horreek Udalaren gazteria zerbitzuetan egiteko aukera egongo da (Gaztelekua eta Ludoteka), posible izanez gero. Dana dala, heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak erraztuko dau. Begirale praktikak amaitu eta gero, praktiken memoria garatu beharko da. Memoria praktiko hori atal praktikoa amaitutakoan entregatu beharko da.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako 'Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea' titulua lortzeko, beraz, ikasturtearen 12 ikastaro edo saioetan parte hartzeaz ganera, aipatutako memoria biak entregatu eta praktikak garatu beharko dira.

Plaza kopuru mugatua
Ikastaroak 20 lagunentzako lekua dauka, gehienez. Izan be, COVID-19a dala eta osasun agintariek ezarritako neurrie eusteko, plaza kopurua gehiago mugatu da. Ikasleek, Eusko Jaurlaritzako dekretuan agertzen dan moduan, 18 urte izan beharko dabez begirale praktikak gauzatzeko edota atal teorikoa amaitzen danerako. Hau da, 2022ko ekainaren amaierarako 18 urte beteta izan behar dabez, izan be, derrigorrezkoa da 18 urte beteta izatea praktikak egiteko eta jagokon titulua tramitatzeko. Ganera, ikastaroa egiteko derrigorrezkoa da DBHko titulazinoa izatea.

Izena-emoterako orduan eta taldea osotzeko momentuan 35 urtera arteko gazte bermeotarrek izango dabe lehentasuna. Ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskeraz izango baita.

Gaztetxo Eskolak emongo dauan ikastaroaren edukiak, besteak beste, honako honeek izango dira: aisialdi heziketa, aisialdiko kudeaketa, aisialdiko dinamizazinoa, balioen hezkuntza, hezkuntza premia bereziak, herri nortasuna, droga-mendekotasunaren eta sexualidadearen prebentzinoa, e.a. Helburua, hezitzaileek heztekotan dagoan umearen garapen pertsonal eta komunitarioa lortzea izango da, beste batzuen artean.

Matrikularen prezioa aurreko urteetako berbera izango da gazte bermeotarrentzako, izan be, Bermeoko Udalaren diru-laguntza izango dabe. Honako honeek dira matrikulazino prezioak, adina eta jaioterria kontuan izanda:
  • 350 euro (Bermeon erroldatutako 35 urtera arteko gazteak).
  • 440 euro (Bermeon erroldatutako 35 urtetik gorakoak eta Bermeon ez erroldatutakoak).
Matrikularen barruan aterpeko hiru asteburuak (mantenu osoa) sartuta dagoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.