2019/10/02

Udako oporraldiaren ondoren, asteburu honetan zabalduko dabez barriro ateak Bermeoko Ludotekak eta Gaztelekuak



Udako oporren ostean, etxeko txikienei zuzendutako Gaztelekuak eta Ludotekak ateak zabalduko dabez barriro asteburu honetan, ikasturte barriari hasiera emoteko. Zerbitzu biak Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan dagoz kokatuta.

Ludoteka barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta urrirako jarduera ugari antolatu dabez. Esate baterako, urriaren 18ko eta 19ko asteburuan, herrian Bermistorian ospatuko dala eta, egitarau berezia prestatu dabe.

Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua be, Gaztelekua, barikuetan eta zapatuetan irekiko da. Aurreko ikasturtean bezala, ordutegi luzeagoa izango dau Gaztelekuak, hain zuzen, 18:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Zerbitzu hau 12 eta 18 urtera bitarteko herriko gaztetxo eta nerabeei zuzenduta dago.


Zerbitzu bi horreek eskaintza ludiko bat eskaintzen dabe herriko umeek eta nerabeek gozatu eta ondo pasa ahal izateko; hori guztia helburu hezitzaile garbi bategaz: parte-hartzen ikasi eta, era berean, pertsona autonomo moduan garatzeko balio garrantzitsuak garatu ahal izan daiezen (bardintasuna, errespetua, solidaridadea, bizikidetza...).

 LUDOTEKA / 6-11 urtera arteko umeentzat

Ordutegia: barikuetan eta zapatuetan, 17:30etik 20:30era

• Urriak 4 eta 5: Zelan oporrak?
• Urriak 11: Eskulanak.
• Urriak 18 eta 19: Urteera: Bermistorian.
• Urriak 25 eta 26: Eskulanak.

 GAZTELEKUA / 12-18 urtera arteko gazteentzat

Ordutegia: barikuetan eta zapatuetan, 18:00etatik 22:00etara

• Urriak 4 eta 5: 'Zeuk Esan' bideo lehiaketa.
• Urriak 11: Gaztelekuko irudi/logo lehiaketa.
• Urriak 18: 'Beldur Barik' lehiaketa (ideiak bota).
• Urriak 19: Karaoke txapelketa (sariekaz).
• Urriak 25: 'Beldur Barik' lehiaketa (prestatu).

• Urriak 26: 'Halloween' edo Gau Baltzako jaialdirako Gaztelekua apaindu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.