2019/09/26

Bermeoko Udalak antolatutako Berbalagun egitasmoa urrian martxan jarriko da, lagunartean euskera praktikatzeko helburuagaz

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, AEK eta Gotzon Garitaonaindia Euskaltegiak eta Hizkuntza Eskolak Berbalagun ekimena jarri dabe martxan aurten be. Berbalagunen helburua, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo lagunartean alkartu eta gustuko ekintzak eginez euskeraz berba egitea da.

Lagun taldeak zaletasun, adin eta denpora librearen arabera astean behin alkartzen dira eta talde bakotxak erabagitzen dau zer egin, noiz eta non. Ganera, bestelako jarduera batzuk be antolatzen dira: tailerrak, urteerak, ikus-entzunezko emonaldiak eta berbaldiak... Berbalagunen taldeak bost edo sei kidez osotuta egoten dira. Ekintzak jakitera emoteko buletinak be argitaratzen dabez eta horreen bidez Berbalagunen lehiaketetan parte hartu daiteke.

Euskeraz berba egin gura dauen edozeinek parte hartu ahal dau Berbalagun programan, ikasle izan edo ez, berba egiteko gogoa baino ez da behar. Euskeraz ondo berba egiten dabenentzako be bada, trebatu gura dauenagaz astean behin batuz laguntza ederra emoten baita.

Izena emon edo informazino gehiago gura izanez gero, honako honeek dira bideak:

• Dinamizatzailea, Marimar Hernandez (whatsapp): 607 609 580
• AEK euskaltegia: 609 462 018
• Gotzon Garitaonaindia euskaltegia: 688 651 491
• Hizkuntza Eskolea: 94 618 70 91
• Udaleko Euskera Saila: 94 617 91 22
• Helbide elektronikoa: bermeoberba@gmail.com

Egitasmoa Facebooken eta berbalagunen blogean be jarraitu daiteke, han argitaratzen dira barri guztiak eta izena emoteko aukera bertan dago eskura zuzenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.