2019/09/02

Bermeoko Hizkuntza Eskolan matrikula ofiziala egiteko epea (on line) irailaren 1etik 18ra, biak barne, 13:00ak arte, egongo da zabalik


Irailaren 1ean, domekan, zabaldu da Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan 2019/2020 ikasturterako matrikula eskaera egiteko epea, eta irailaren 18ko 13:00ak arte egongo da zabalik. Matrikula edozeinek egin ahal dau, aurreko ikasturtean ikasle ofizialak izan diranak eta pertsona barriak.

Ikasturte honetan, ikasleek Hezkuntza Sailaren Ikasgunea plataforma erabili beharko dabe matrikula egiteko. Webgunean erregistratu ostean, NAN edo AIZ eta helbide elektroniko bat baino ez dira beharrezkoak. AIZ ez daben atzerritarrek Hezkuntza Nortasun Agiria eskatu beharko dabe.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren menpeko 14 Hizkuntza Eskola Ofizialek, euren artean Bermeokoa, 32.000 lagunentzako plazak eskainiko dabez ikasturte barri honetan, eta 8 hizkuntza ikasteko aukera: Ingelesa, Euskara, Frantsesa, Alemana, Espainiera, Italiera, Portugesa eta Errusiera (Bermeokoan 3).

Azken urteetako moduan, matrikula on line bakarrik egin ahal izango da, Sailaren webgunean. On line egiteko zailtasunen bat edo ezina daukienentzat, Hizkuntza Eskola Ofizialetan ordenagailuak prestatuko dira, eskaerak egiteko epearen barruan. Hizkuntza bat baino gehiagotarako eskaera aurkeztu gura dabenek, eskaera bat bete beharko dabe hizkuntza bakotxeko. Gehienez hiru egin ahal izango dabez.

Zein mailatan matrikulatu zalantzan egonez gero, mailaketa edo autoebaluazino probak egitea komenigarria da. Probak Eskolako webgunean aurkitu daitekez. Proba egin ostean, bertan gomendio batzuk azalduko dira: maila beheragoko edo goragoko proba egin, edo zein mailatan egin behar dan eskaera.

Kontuan hartzeko datak (egutegia):
• Irailaren 1etik 18ra, biak barne, 13:00ak arte: eskaerak betetzea.
• Irailaren 14tik 18ra, biak barne, 13:00ak arte: eskaerak betetzea, aurreko ikasturtean ikasleak izan diranak eta ekainean gainditu ez dabenak edota ekainean aurkeztu ez diranak.
• Irailak 21: onartutako eta baztertutako behin-behineko zerrendak.
• Irailak 25: onartutako eta baztertutako behin-betiko zerrendak.
• Irailaren 25etik 30era (23:59ak arte): ordaintzeko epea.
• Urriak 8: plaza hutsak esleitzea.
• Urriak 21: plaza hutsak argitaratzea, aurrez aurrekoa.
• Urriaren 22tik 25era: plazak aurrez-aurre esleitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.