2019/09/13

Drogen kontsumoak dakarzan arriskuak txikitzeko 'Testing' eta 'Botiltzarra' programak egongo dira Bermeoko Andramari jaietan


Bermeoko Udalak drogen kontsumoak dakarzan arriskuak txikitzeko programa bi martxan jarriko dauz aurten be Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan. Alde batetik, drogei buruzko informazino eta Testing zerbitzua izango da Bermeon irailaren 13an, barikuan. Bestetik, Botiltzarra ("botelloia") izeneko programa martxan jarriko da hirugarren urtez irailaren 9an, Arrantzale egunean. AiLaket! alkarteak eskainiko dauz aitatu zerbitzu biak.

Testing zerbitzuaren bidez nerabe eta gazteen arteko substantzien gehiegizko erabileraren prebentzinoa egingo da, arrisku kudeaketa hobeagoa ahalbidetuko dauan egiazko informazino objektiboa eskainiz.

Zentzu berean, kontsumoaren arriskuez pertsonak kontzientziatzea eta kontsumoaren bidez bilatzen diran arrazoi eta helburuen hausnarketa bultzatu gura dau programa honek.

Testing zerbitzuaren furgoneta eta karpa, 23:00etatik 2:30era egongo da Bermeon, liburutegiaren ondoan eta txosna gunetik hurbil, eta AiLaket!-eko hiru teknikari egongo dira informazinoa emoten eta substantzien analisiak egiten.

Botiltzarra
Botiltzarra programari jagokonez, bestalde, jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proiektua da; kalean alkohola edaten ari diran gaztetxoei zuzendutako prebentzino esku-hartzea, hain zuzen be. Hirugarren urtez jarriko da martxan.

Alkoholaren kontsumoak sortu ahal dauzan arriskuak gitxitu gura dira programa honen bidez, eta, horretarako, 13:30etik 17:00etara AiLaket!-eko sei profesional ibiliko dira herriko kaleetatik zehar alkohol kontsumoaren arrisku murrizketarako gomendio zein materialak (jatekoa, ura…) gazteen artean banatzen. Lantaldea gazteengana hurbilduko da alkohola kontsumitzearen arriskuak txikitzeko informazinoa eta materiala banatuz, eta ezohiko egoera edo ekintzaren bat emotekotan, komenigarriak diran neurriak hartuko dabez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.