2019/07/16

Datorren ikasturteari begira, hasiera mailako zeinu hizkuntza ikastaro trinkoa antolatu dabe Busturialdeko gazteria zerbitzuek


Irailaren 18tik eta urriaren 30era arte, Zeinu Hizkuntza hasiera mailako (A1-A2) ikastaro trinkoa emongo da Gernika-Lumon, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barne. Izena emoteko epea irailaren 11ra arte edo plaza kopurua bete arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da Gaztedi Busturialdearen webgunean izena emotea eta jagokon ordainketa egitea.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazinoak emongo dau ikastaroa. Helburua da gorrak diran eta ez diran pertsonen arteko komunikazinoa erraztea eta komunikazino hori eragozten daben oztopoak apurtzea, alkarren arteko hartu-emonak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena dauka (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dabe parte, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazinoa.

Ikastaroa amaitzean, jagokon hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dala ziurtatzen dauan agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro modura homologatuta eta Estadu mailan balioa daukana) emongo da, beti be, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diran huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagaitik ikastaroa gainditzen ez dabenei, bertaratze ziurtagiria emongo jake.

Plaza kopurua mugatua danez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da eskabidea egin dabenen artean. Ohiko moduan, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen daben herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dabe.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dabe. Halanda be, ikastaroa amaitu ostean %90etik gorako parte-hartzea izan daben ikasleei 100 euro itzuliko jakez.

Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez daben herrietan erroldatutakoek eta 35 urtetik gorakoek, barriz, 289 euro ordaindu beharko dabez. Honeeri ez jake matrikularen diru zatirik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu gura dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan daien.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dabe Gaztedi Busturialdea proiektuaren barruan.
Izena emon daben pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emoteko ezarritako gitxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.