2019/07/05

Aketz Zubia gazte bermeotarren 'Badatoz!' izeneko kartelak iragarriko dauz Bermeo​ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak 2019


Bermeoko Jai Batzordeak deitutako Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketara aurkeztu diran zortzi lanen artean, Aketz Zubia gazte bermeotarrek egindako 'Badatoz!' izenekoa izan da irabazlea.

Herritarrek euren botoekaz aukeratu dabe aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea epaimahaiak aukeratutako lan finalista biren artean.

Bermeotarrek bai Gizarte eta Kultura Etxean jarritako kutxan bai internet bidez emon dabe botoa. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dabe eta internet bidez jasotakoek, barriz, %30a, eta Aketz Zubia bermeotarraren ‘Badatoz!’ kartelak irabazi dau. Gazte bermeotarrak 2017an be irabazi eban kartel lehiaketa 'Kikuke' izeneko kartelagaz.

Aurton zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak, Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osotutakoa, horreen artean aukeratu ebezan kartel finalistak eta herritarrek horreen artean aukeratu dabe irabazlea. Zubiak 600 euroko saria jasoko dau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.