2019/03/08

Zinegoak jaialdian saritutako film ugari Bermeon ikusteko aukera egongo da martxoaren 26an eta 28an, ‘Hedapena’ zikloari esker

LGTBI gaien inguruko nazinoarteko zinema jaialdia da Zinegoak eta behin aurtengo edizinoa amaituta, herririk herriko ibilbideari ekin deutso, Zinegoak Hedapena programari esker. Bermeo hirugarren urtez izango da programa horren geralekuetako bat, martxoaren 26an eta 28an, hain zuzen be. Holan, Zinegoak-en estreinatutako eta saritutako film batzuen proiekzino bi izango dira aitatu egun bietan, Bermeoko Nestor Basterretxea zinema aretoan, 19:30etik aurrera, doan.

Lehenengo emonaldian, martxoaren 26koan, martitzenean, 'Rafiki' pelikulea emongo da, Keniatik datorren film luzea, ordu eta erdi ingurukoa. Wanuri Kahiu zuzendariaren drama honek Afrikako herrialde haretako lesbianen egoera erakusten dau. Zinegoak-en Euskadin estreinatutako film honek, Zuzendari Onenaren Saria ez eze, Lesbianismoa eta Generoa, eta Aniztasuna eta Giza Eskubideak ataletako sariak be eskuratu dauz.

Martxoaren 28ko emonaldian, ostera, amaitu barri dan Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizinoan estreinatutako film labur ugari ikusi ahal izango dira. Beste batzuen artean, aurtengo Zinegoak-en saritutako film-labur bi proiektatuko dira, 'Anders' (Publikoaren Film Labur Onenaren Saria) eta 'Oasis' (Publikoaren Film Labur Onenaren Senior Saria).

'Zinegoak Hedapena' programaren helburua da Bilboko Zinegoak jaialdian aurkeztutako lanak Euskal Herriko udalerrietara zabaltzea eta aniztasunari eta kulturari lotutako ekintzak eskaintzea, Bilboko jaialdiak batzen dauzan ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Aurton, Euskal Herriko ia 40 udalerrik parte hartuko dabe Zinegoak jaialdian proiektatzen diran film eta dokumentalen hautaketa bat zabaltzen dauan ziklo honetan, euren artean Bermeok.

MARTXOAK 26, martitzena: 'RAFIKI' (Hegoafrika-Kenya-Frantzia, 2017)

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizinoan Euskadin estreinatutako pelikula. 


 Sinopsia: «Neska keniar jatorrak emazte keniar onak dira», baina Kena eta Ziki ez dira horregaz konformatzen. Euren familiak lehiakide politikoak dira, baina neskei bost axola jake eta lagunak egingo dira. Babesa aurkituko dabe batak bestearengan eta, gizarte kontserbadore horretan, euren ametsak bilatzen lagunduko deutsie alkarri. Euren arteko maitasuna pizten danean, hautatu egin beharko dabe: zoriontasuna ala segurtasuna.

Monica Arac de Nyeko idazle ugandarraren 'Jambula Tree' kontakizun laburrean oinarrituta dago filma. Rafiki borroka-zinea da, Sean Baker zuzendariaren estilo peto-petoan: pop bisuala bete-betean. Zazpigarren artea emakume afrikarren askatasuna besarkatzen.

 Generoa: Drama, amodioa.
 Hizkuntza: Ingelesa, Swahilia (Jatorrizko bertsinoan gaztelerazko azpitituluekaz).
 Iraupena: 83 minutu.

MARTXOAK 28, eguena: FILM LABURREN EMONALDIA

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizinoan aurkeztutako eta saritutako film-laburrak.


Anders (Alexi buruzko zerbait) (Herbeherak, 2017 - 18').
Vidi Ja Ti Nea (Begiratuko zeniokete?) (Mazedoniako Errepublika, 2018 - 18').
Devi (Jainkosa) (AEB, 2017 - 13').
Malik (Frantzia, 2018 - 15').
Oasis (Estreinaldia) (Mexiko, 2017 - 16').
Nomeolvides (Ez-Nazazu-Ahaztu) (Espainia, 2018 - 7').

Hizkuntza: Jatorrizko bertsinoan euskerazko eta gaztelerazko azpitituluekaz.
 Iraupena: 87 minutu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.