2019/01/07

Bermeoko GIZek eskola-jantokiko begiralea izateko 25 orduko ikastaroa antolatu dau Gurutz Gorriagaz batera, martxorako

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eskola-jantokiko begiralea izateko ikastaroa antolatu dau. Ikastaroaren helburua udalerriko 35 urtetik beherako gazteek alor honetako formakuntza jasoz jagokon titulazinoa eskuratzea da, holan euren curriculuma hobetu eta sektore honetako lan-mundura sartzeko aukera izango baitabe.

Ikastaroak lau atal daukaz, hain zuzen: elikadura; pedagogia eta psikologia haurtzaroan; jokoaren pedagogia eta lehen sorospenak.

Ikastaroa Bizkaiko Gurutze Gorriak Bermeoko portuan daukazan instalazinoetan emongo da, 2019ko martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean (zapatuak), goizez. Horretan parte hartu ahal izateko, gitxienez 16 urte beteta eukitea beharrezkoa da (gurasoen baimena behar dabe adin txikikoek), eta 25 ordukoa izango da ikastaroaren iraupena.

Honako hau da eskola-jantokiko begirale ikastaroaren egutegia edukien arabera banatuta:
  • Martxoak 9, 09:00etatik 16:00etara: Elikadura (7 ordu).
  • Martxoak 16, 09:00etatik 16:00era: Pedagogia eta psikologia, haurtzaroan (7 ordu).
  • Martxoak 23, 09:00etatik 15:00etara: Jokoaren pedagogia (6 ordu).
  • Martxoak 30, 09:00etatik 14:00etara: Lehen sorospenak (5 ordu).
Izen-emotea eta prezioa
Ikastaroaren plaza kopurua mugatua da (15 plaza) eta izena emoteko epea martxoaren 1era arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik, GIZen. Bermeon erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek 60 euroko matrikula ordaindu beharko dabe eta 35 urtetik gorako bermeotarrek edo/eta Bermeotik kanpo erroldatuta dagozanek, barriz, 90 euro. Ohiko moduan, taldea osotzerako orduan 35 urtera arteko gazte bermeotarrek lehentasuna izango dabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.