2018/06/18

Bermeoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Alde Zaharrean etxebizitzen alokairua ordaintzen lagunduko deutsie Udalak


Bermeoko Udalak bigarren urtez martxan jarri dau 18-35 urte bitarteko gazteei Alde Zaharreko etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzen programa. Honezkero egin ahal dabez diru-laguntza eskaerak gazteek, urtea amaitu arte edo laguntzak amaitu arte.

Programaren helburuak, beste batzuen artean, gazteei emantzipazino bidean laguntzea, herrian dagozan etxe hutsak merkaturatzea edota gazteak Alde Zaharrera erakartzea dira, Bermeoko Alde Zaharra bizibarritzeko asmoagaz.

Eskatzaileek baldintza batzuk bete beharko dabez diru-laguntza horreek jaso ahal izateko, beste batzuen artean:
  • Norbanakoen kasuan: 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea.
  • Beste pertsona batzuekaz bizi diranak: Bizikidetza unidade kasuan, gitxienez bikotekide batek izan behar dau 18 eta 35 urte bitarteko adina. Bizikidetza unidadeagaitik ulertuko da bikote bat, kide biak adinez nagusikoak, euren kargura adin txikikoak izan ala ez, edo pertsona bakarra adin txikikoak bere kargura dauzana. Pisukideen arteko hartu-emon ekonomikorik ez badago, betekizunak betetzen dauzan pisukide bakotxak diru-laguntza eskaria aurkeztu ahal izango dau. Kasu horretan, guztien artean lortutako diru-laguntzak ezin izango dau pisuko gehienezko diru-laguntza gainditu.
  • Eskatzaileak gehienezko diru sarrera honeek eukitea: 28.000 eurora arte (irabazi gordina) eskatzailea pertsona bakarra danean eta 39.000 eurora arte (irabazi gordina) eskatzailea bizikidetza unidade bat bada edo pisukideen arteko hartu-emon ekonomikorik ez badago.
  • Eskatzaileek edo bizikidetza unidadeko kideek ezingo dabe bere jabetzako etxebizitzarik izan.
  • Alokairuak, gitxienez, urtebeteko iraupena izango beharko dau.
  • Gitxienez, bizikidetza unidadeko pertsona bat Bermeon erroldatuta egotea 3 urtean edo azken urtean eten barik.
  • Bizikidetza unidadeko kide guztiek Bermeoko Udaleko zerga, tasa eta zehapenen ordainketa egunean izan beharko dabe.
  • Onuradunen eta errentatzailearen artean ezin izango da familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
200 euro arteko diru-laguntzak
Diru-laguntzei jagokenez, gehienez, 200 euro artekoak izango dira, beti be, eskatzaileen diru sarreren arabera. Deialdi horren kontura jaso daitekeen diru-laguntza 2018ko errentari jagokona izango da. Diru-laguntzak jaso gura dabezan gazteek 2018. urtea amaitu arte eskariak aurkeztu ahal izango dabez Bermeoko Berhaz bulegoan.

Pasa dan urteko arrakasta ikusita jarri dau martxan aurton be udalak programa. Hain zuzen, igaz 25 eskaera onartu baziran be, 40 herritar gazte izan ziran onuradunak, izan be, laguntzak norberak bakarrik, bikotekideagaz edota beste pertsona batzuekaz eskatu ziran.

1 comentario:

  1. Idea ona topatendot,baie infraestructura gitxi, supermerkatuak,Bermioko Autobusen paradie, eta kondiziñutako argidxek gauez.....

    ResponderEliminar

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.