2019/09/02

Busturialdeko hamar gazte eskualdeko enpresetan trebatuko dira 'Gaztedi Busturialdea Bekak 2019' programari esker


Busturialdeko hamar gaztek eskualdeko enpresatan trebatzeko aukera izango dabe aurton be "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, lanekoak ez diran formazino beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko dabez beka horreek, Lanbideren bitartez.

Bekadunak izango diran gazteek, gehienez sei hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera eukiko dabe, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diran praktikak egin ahal izango dabez.

Beka horreek eskuratzeko interesa daukien gazteek baldintza batzuk bete beharko dabez:

• 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).
• Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
• Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.
• Jasotako prestakuntzagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.
• Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen be: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.

Bekaren zenbatekoa hilero 460 eurokoa izango da eta hilabete bakotxaren amaieran jasoko da. Bekadunari, ganera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emongo jako, lanekoak ez diran praktiken kotizazino-kontuaren kodean.

Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko deutsie eskualdeko gazteei. Parte hartzaileek, ganera, banakako tutoretza eta coaching-a izango dabe euren garapenean eta prestakuntzan laguntzeko asmoagaz.

2014tik hona eskualdeko 40tik gora gaztek burutu dabez euren praktikak Busturialdeko beste horrenbeste enpresatan eta euretariko asko, ganera, lanean geratu dira bekak amaitu ostean.

Eskariak egiteko epea zabalik
'Gaztedi Busturialdea Bekak 2019' programan parte hartu gura daben eskualdeko gazteek edota enpresek, Bermeoko Udalaren Gazteria Zerbitzuagaz hartu-emonetan jarri beharko dira 94 617 91 58 telefono zenbakira deituta edo GIZera hurbilduta (Gizarte eta Kultura Etxeko lehen solairuan). Gaztedi Busturialdearen webguneko 'Bekak' ataletik be egin daiteke eskaria.

Beken onuradunen hautaketa prozesua Lanbidegaz batera egingo da enpresak eskatutako profila oinarri hartuta.

Lehen bidarrez lan arloan esperientzia lortzea da Gaztedi Busturialdea beken helburua, holan, lan merkatuan errezago sartzea ahalbideratuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.