2011/09/06

'Persona ezinduentzako lan aukerak sortzen' lehiaketa antolatu dau Lantegi Batuak Fundazinoak

Eremu sozialean jarduten daben tokiko ekintzaileekaz alkarlana bultzatzeko helburuagaz, Lantegi Batuak Fundazioak “Persona Ezinduentzako Lan Aukerak Sortzen 2011” lehiaketa martxan jarri dau. Lehiaketa honen bidez, persona ezinduei zuzendutako negozio edo ekimen ideia bat daukien personek, euren proiektuak Lantegi Batuak-era eroan ahal dabez proiektu horreek errealidade bihurtzeko.

Lehiaketa honeri ezker, Lantegi Batuak-ek edozein sektoretan garatzen diran negozio barriak martxan jartzea bilatzen dau, batez be turismoa, merkataritza, ostalaritza, teknologia barriak eta energia-eraginkortasuna sektoreetan. Bizkaian ezintasun intelektuala, fisikoa zein sentzoriala daukien personentzat zerbitzu sektorean kalidadezko lan aukera egonkorrak sortzen dabezan proiektuak lehentasuna izango dabe. EAEn bizi dan edozeinek parte hartu ahal dau lehiaketean, bakarka edo taldeka (gehienez 4 lagun talde bakotxeko).

Eskaerak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 20ko 14:00etan amaituko da. Eskaera horreek eta eskatutako dokumentazinoa berrik@lantegi.com helbide elektronikora bialdu beharko dira, mezuaren gaian “Persona Ezinduentzako Lan Aukerak Sortzen" jarriz. Ez da onartuko paperean bialdutako eskaera eta dokumentazinorik.

Lantegi Batuak eta persona edo talde irabazlearen arteko lankidetza hitzarmena izango da saria, saritutako negozio edo ekimena garatu eta martxan jartzeko helburuagaz. Hitzameneko alde biek zehaztuko dabez zeintzuk izango diran proiektu irabazlean bakotxak bete beharreko baldintza eta zehaztapenak, baita berorren denpora muga. Ebazpena, Lantegi Batuak-eko webgunean argitaratuko da 2012ko maiatzaren 31n.

Lehiaketaren inguruko informazino gehiago hemen daukazue.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:

1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.

2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.