Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia edo Suitzara bazoaz, ez ahaztu Europako Osasun Txartela. Txartela banakakoa da, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen deutso.Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik daukan Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horreri esker, gaur egun egiten diran tramiteak arinagotuko dira. Txartelari esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dabe Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori. Baliotasuna urte betekoa da.
Nola eskuratu:
-On line, Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean eskatzen badozu, etxean jasoko dozu txartela.
-Gizarte Segurantzaren bulegoetan: Bilbon: Avda. Sabino Arana, 3 - 944 284 545 - Vicente Garamendi, 6 - 944 333 003 - Iruña, 13 - 944 478 366 - Gran Vía, 89 - 944 284 517 eta Gernikan: Juan Calzada, 89 - 946 257 107
-On line, Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean eskatzen badozu, etxean jasoko dozu txartela.
-Gizarte Segurantzaren bulegoetan: Bilbon: Avda. Sabino Arana, 3 - 944 284 545 - Vicente Garamendi, 6 - 944 333 003 - Iruña, 13 - 944 478 366 - Gran Vía, 89 - 944 284 517 eta Gernikan: Juan Calzada, 89 - 946 257 107
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada
Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzua ez da hemen adierazotako eritxien eta jasotako ideen erantzule egiten, baina parte hartzeko, erabiltzaileak gitxieneko baldintza honeek kontuan euki beharko dauz:
1.- Era honetako mezuak ez dira onartuko: neurribakoak, lizunak, enpagugarriak, mehatxatzaileak, faltsuak, difamazinokoak, sexu orientazinokoak, pertsona partikularren identidadea erakusten dabenak, datu pertsonalak daroezanak, diskriminatzaileak, iraingarriak, egile eskubideak urratzen dabezanak edo legearen aurkakoak izan daitekezanak.
2.- Aurreko puntuan adierazotako moduko mezuren bat jarri ezkero, mezua ezabatu egingo da.